DBH 1. mailako ikasleak gure egunerokotasunean dagoen elementu bat aztertu dugu: mugikorrak. Izan ere nahiz eta etxe guztietan eduki, ez daukagu informazio soberan. Horregatik taldeka ze materialez egiten diren, nondik ateratzen diren material hoiek, eta hainbat prozesuei erreparatu diogu. Mural desberdinak egin ditugu eta klasekoei aurkeztu ondoren, mailako ikasleak gai honi buruz informazioa helarazi diegu.
IÑAUTERIAK 2015
Aurtengo iñauteritan mareak gora egin zuen eta itsasoa ekarri zigun Araxes eskolaraino. Bertan surflariak, urpekariak, arrantzaleak, piratak, arraunlariak eta bainatzeko gogokin zeuden domingeroak izan genituen. Eguraldiak ez zigun kalejira egiten utzi eta frontoian egin behar izan zen desfilea. Miel Otxinek suari ihes egitea lortu zuen, baina ostegun gizenean bere gaiztakeriak bukatu ziren; egun horretan eskolako… Jarrai ezazu IÑAUTERIAK 2015 irakurtzen
EGIPTOZ JAKINARAZTEN!
3. mailan Egiptori buruz pila bat ikasi dugu eta ezin ginen jakintza horrekin guztiarekin guretzat gelditu. Gu baino txikiagoak diren ikasle guztiak gelatik pasa dira eta Egiptoko maketa aitzakiat hartuta ikasi dugun guztia haiei erakutsi diegu. A ze irakasle koadrilla 3. Mailako ikasleak!!! Bideoa: Egipto
GABONETAKO JAIALDIA
Abenduaren 19an urteari bukaera emateko eskolan Gabonetako jaialdia ospatu genuen. Talde bakoitzak lan bat eskeini zigun, DBHkoek aurkeztuta. Ondoren txokolatea hartzeko aukera izan genuen. Gero Olentzero eta Mari Domingi etorri zitzaizkigun bisitan txistulariek lagunduta. Egun ederra izan zen. URTE BERRI ON DENOI!!!
OMAKO BASOA ESKOLAN
Haur Hezkuntzako ikasleok Omako Basoa landu dugu tailerretan eta erakusketa eder hau egin dugu argazki hauetan ikus daitekeen bezala.
EUSKARAREN EGUNA
Euskararen eguna dela eta maila bakoitzak zerbait sortu zuen. Hona hemen argazkiak: