Zer da amets fasea?⛅

Ikas Komunitate bihurtzeko garaietatik, Amets garai hunkigarrienetakoa da. Etorkizunean izan nahi duguna irudikatzeko garaia da, ez dio axola nolakoak diren ametsak, txikiak edo handiak, errealak edo utopikoak.

Komunitate osoaren ideiekin ingurunea eraldatzen dugu, eskola amets irudia izan dezan apaintzen dugu, amestera gonbida gaitzan. Abestiak sortu, testuak asmatu, marrazkiak egin, ametsei eta fantasiari buruz hitz egin, seme-alabak entzun… egiten ditugu.

Edozeinek parte hartu dezake amets garaian, gogoa ideia berriei irekitzeko nahia izan behar da, sormena erabiliz eta 22tik aurrera amestera animatuz.

Arreta jarri zure inguruan, gure eskola berrira hurbiltzera bultzatuko zaituzten aztarna ugari daude. Araxes Ikas Komunitatea zure ametsen zai dago. Amestu! 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.