Eskulanak

Dakizuen bezala, jarduera osagarrietako bat eskulanak dira. Maitek dugu komunitateko artista eta Venus ere hor dugu beti laguntzeko prest. Bertan ikasleak oso gustora aritzen dira eta garaiaren arabera eskulanak egokitzen saiatzen gara. Gabonen inguruan elurretako panpintxoak egin dituzte ikasleek.

Gainera, eskulanetan parte hartzen dugun guztioi oparitxo bat egin zigun Maitek. Ikasleek gustora hartu zuten, baita helduek ere. Denen izenean eskerrik asko Maite!!

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.