Gure eskola

Atal honetan puntu hauek aurkituko dituzue:

  1. ARAXES IKASTETXEAREN JATORRIA.

  2. IKASTETXEAREN HELBURUAK.

  3. BIZIKIDETZA PLANA.

  4. ESKOLAREN FUNTZIONAMENDUA.

1.-ARAXES IKASTETXEAREN JATORRIA

1.1-JATORRIA

1970. urtean, Estatuan Hezkuntza Lege Orokorra ezarri zuten, eta, beste batzuen artean, ondorio gisa ekarri zuen sare publikoan eskola kontzentrazioak egitea landa ingurunean.

1974. urteko otsaila bitartean, 6 eta 14 urte arteko ikasleek Lehen Hezkuntzako heziketa beren herrietan hartu zuten. Unitate mistoak ziren eta irakasle bat zuten arduradun.

Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak Nafarroan zuen ordezkaritza, Nafarroako Diputazioarekin eta zegokien udal eta kontzejuekin lankidetzan arituta, ados jarri zen bailarako haur guztiak Betelun bil zitezen, gune jendeztatuena baitzen. Horretarako, Indianoetxea izeneko etxea egokitu zuten, lehenago mojen komentu izan zena. Eraikina egokitzeko lan guztien eta ondorengo mantentze lanak egitearen subsidiario Diputazioa eta Beteluko Udala gelditu ziren.

Eskola unitario izenekoak batzetik sortu zen langile zerrendak zortzi irakasle zituen. Ez zen nahikoa, ordea, Lehen Hezkuntzako azken mailei, OHOko sei mailei eta bost urteko ikasleak zituen eskolaurreko unitate bati erantzuteko. 1975-1976 ikasturtetik aurrera, Foru Diputazioak eskolaurreko irakasle lanpostu bat sortu zuen.

Ikasleekin lotutako datu adierazgarri moduan eta horrek izan duen beheranzko bilakaera erakusteko, hona hemen ikasle kopurua herrika, bai sortu zenean, bai aurtengo ikasturtean.

74-75 IKASTURTEA. 5 eta 14 urte artean

2011-12 IKASTURTEA. 3 eta 14 urte artean

Betelu

79

Betelu

49

Azkarate

31

Azkarate

9

Atallu

21

Atallu

13

Arribe

31

Arribe

12

Gaintza

22

Gaintza

6

Uztegi

12

Uztegi

3

Errazkin

11

Errazkin

8

Intza

5

Intza

7

Lezaeta

1

Lezaeta

1

GUZTIRA

213

GUZTIRA

108

1993. urtean eraikin berria eraikitze lanak hasi ziren 1995ean amaitu zuten.

Eskola berriak funtsean izen berbera du: ARAXES. Bailarako ibairik garrantzitsuenaren izena da, eta ingurune honetako biztanle guztientzat nortasun seinalea da. LOGSE araudiaren ondorioz, Eskualdeko Araxes Eskola Mistoa izendapen ofiziala Haur eta Lehen Hezkuntzako Araxes Ikastetxea bihurtu zen.

18/1986 Foru Legeak eta hori garatzen duen 159/1988 Foru Dekretuak ezartzen dituzte hizkuntza ereduak. 1985-1986 ikasturtetik aurrera gurasoek aukeratu ahal izan zuten A, B eta D ereduen artean zeinetan eman izena. Egun, ikasle guztiek D ereduan ikasten dute.

Araxes ikastetxean Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa ematen dira. Leitzako Bigarren Hezkuntzako Amazabal Institutuari atxikia dago gure ikastetxea.

Eraikinaren deskribapena

Egun ikastetxea bost solairutan banatuta dago:

  • Sarrera: bideoteka, liburutegia, irakasle gela, zuzendaritza, orientazioa

  • Beheko solairuan, biltegia, psikomotrizitate gela, laborategi-teknologi gela eta jangela

  • 1.solairuan, HH eta ordenagailu gela

  • 2.solairuan, 1. eta 2.zikloa

  • Ganbaran, 3.zikloa, DBH, espezialisten gelak (musika, ingelesa, erlijioa) eta biltegia.

Honez gain, patioa eta egoitzari atxikitutako frontoia du.

Hamar tutoritza daude, hiru Haur Hezkuntzan, sei Lehen Hezkuntzan eta bat Bigarren Hezkuntzan. Irakasleen egonkortasuna txikia da, administrazio egoera dela eta: %55 behin betiko irakasleak dira, eta beste %45a behin-behinekoak.

Zentroan logopedia eta pedagogia terapeutikoko irakasle bat dago eta orientatzailea Lekunberriko ikastetxearekin partekatzen du. Astean egun batean etortzen da

1.2-NORTASUN KONTUAK

Hizkuntzaren trataera:

Ikasketak

Nork bere hizkuntza erabiltzea eskola komunitateko kide guztiei onartutako eskubidea da. Euskararen normalizazioa laguntzeko helburuarekin, inguruneko eta irakaskuntza hizkuntza geroz eta gehiago izan dadin saiatuko gara. Nolanahi ere, eskolatzea amaitzen denean, ikasle guztiek bi hizkuntza ofizialetan egoki hitz egin eta idatz dezaten bermatu beharko da.

Ikasteko lehen hizkuntza gisa euskara erabiliko da ikastetxean.

Bigarren hizkuntza gaztelera da, ikasleriarentzat ezaguna eskolaratze epea hasieran eta hirugarrena ingelesa, lau urtekin hasten dira.

Sektoreen arteko komunikazioa

Orain arte gurasoei zuzendutako oharrak elebidunak izan dira baina ikasturte hasieran Euskara Batzordeak egindako inkesten ondorioz, ikusi da % 87 gurasok beraien seme-alabekin harremantzeko euskera erabiltzen dutela. Beraz ekainean ospatutako Eskola Kontseiluan erabaki zen oharrak euskara hutsean bidaltzea helebidunak soilik bi gurasoek erdaldunak direnean eta norbaitek hala eskatzen badu.

Hezkidetza. Emakumearen aurkako bereizkeria amaitzeko lan egingo da, eta bai mitoak, tabuak, eta gizon eta emakumeen arteko betekizunak bereiztea gainditzeko ere.

Hezkidetzaren bidez, sexua dela eta, edozein motatako bereizkeriazko trataera amaitzen saiatuko gara.

Hezkidetzan oinarritutako eskolaren planteamendua egin behar dugu, izan ere, eskola mistoa gainditzen duen proiektua baita: pertsonak diren moduan, beren desberdintasunekin eta berezitasunekin, garatzea laguntzen du, beren sexua gorabehera. Horrez gain, balio eredu bakarra barneratzea saihesten du, hau da, ez du erreferente bakar moduan maskulinoa erabiltzen.

2.-IKASTETXEAREN HELBURUAK

    1. PEDAGOGIAREN ESPARRUAN

  1. Irakaskuntza aktiboa bultzatzea; hartara, ekimena, sormena eta espiritu kritikoa garatzeko.

  2. Erabakitzeko, arreta biltzeko, jarraikia izateko eta banakoaren lanean autonomo izateko gaitasuna sustatzea.

  3. Autoestimua sustatzea, ikasleak beren buruarekin pozik egon daitezen eta geroz eta autonomoago izateko aukera emango dien konfiantza lor dezaten.

  4. Lanean, jolasean eta elkarrizketan lankidetzari balioa emateko jardueren programa egitea.

  5. Ikasleen gaineko ebaluazio irizpideak ezartzea eta koordinatzea.

  6. Ikaskideekin errespetua, elkarrizketa eta begikotasuna oinarri izango duen harremana izatea.

  7. Banan banako prestakuntza bultzatzea. Horretarako, aintzat hartuko dira ikastaldearen ezaugarriak eta norberaren lan erritmoa errespetatuko da.

  8. Teknika didaktiko desberdinak erabiltzea, ikasketa atsegina eta jostagarria izan dadin.

  9. Ikastetxea eskualdean lotuta eta sustraituta egotea ere lehentasunezkohelburua izango da. Izan ere, inguruan duten gizartean sartzea lortu nahi da. Era berean, ordea, beste kultura batzuen eta horien arazoen berri izan dezaten bultzatuko da.

  10. Aurrerapenek eta teknikak ekartzen dizkiguten aldaketak direla eta, ikasleek jarrera irekia eta harkorra izatea lortzea.

  11. Testuingurua modu zehaztuan aztertu eta gero, hirugarren hizkuntza goiz sartzea.

    1. ERAKUNDEEN ESPARRUAN

  1. Barneko koordinazioa burutzea:

  1. Zikloko edo arloko beste irakasleekin talde lana egitea.

  2. Didaktikarekin eta metodologiarekin lotutako gaiak lantzea klaustroan.

  1. Irakasleen autonomia mailari eustea:

  1. Koordinazio taldeek hitzartutako irizpideak errespetatzea.

  2. Hartutako erabakiak betetzean inplikatuta irakasle guztiak.

  1. Orientatzailearekin lankidetzan aritu ahal izateko denbora izatea ordutegian.

  2. Tutoreen eta gurasoen arteko bilerak egiten jarraitzea.

  3. Eskolaz kanpoko jardueretan eta osagarrietan gurasoek parte hartzea bultzatzea ( Kulturaldia, Gabonak, Agata deuna inauteria, Inguru hurbilaren ezagutza, ikasturte amaieran…).

    1. ADMINISTRAZIOAREN ESPARRUAN

  1. Eraikina ondo zaintzeko jarraipena egitea.

  2. Ingurunea hobetzea. Hain zuzen:

    1. Berdeguneak sortzea.

    2. Ikasgelen funtzionamendurako oinarrizkoak diren elementuak erraztea eta egokitzea; hasiera batean, hizkuntzetakoa eta psikomotrizitatekoa.

    1. GIZA ESPARRUAN ETA ZERBITZUEN ESPARRUAN

  1. Lanpostuak esleitzen direnean, lanpostu bakoitzari dagozkion ezaugarriak eta betebeharrak bete daitezela eskatzea.

  2. Irakasleen prestakuntza hobetzeko helburua duten proposamenak mesedetzea. Horretarako, praktika teoriari nagusitzea ekarriko duten curriculumak diseinatzea bultzatuko da.

  3. Irakasleen egonkortasuna bermatuko eta horien mugikortasuna gutxituko duten proposamenak laguntzea, talde egonkorrek gauzatu ditzaten proiektuak.

  4. Irakasleek etengabeko prestakuntzako jardueretan parte har dezaten mesedetzea eta erraztea

F) INSTITUZIOEN ESPARRUAN

Barrukoa

  • Irakasle guztien parte-hartzea eta gurasoen laguntza sustatzeko moduan egituratu nahi da eskola.

  • Eskola demokratikoaren ideiak berekin dakar egiazko parte-hartzea eta parte-hartze eraginkorra bultzatzea kudeaketa osatzen duten maila edo ziklo guztietan. Talde txikitan lana egin arren, erabakiak klaustroetan hartutakoak izango dira.

  • Ikastetxeko eskola kontseiluaren bidez bideratzen da eskola komunitatean parte hartzea. Funts publikoak kontrolatzeko eta kudeatzeko bide izateaz gain, parte-hartzea tresna egokia da gurasoen, irakasleen eta, azken batean, ikasleen eskubideei eta askatasunei egoki erantzuteko. Eskola kontseilua aginte gorena da eta

bertan hartzen dira azken erabakiak, baina erakunde honetako gurasoen parte hartzea eraginkorra izan dadin, zuzendaritzarekin, gaiak aurretik lantzeko aukera ematen zaie.

Kanpokoa

  • Hezkuntza Departamendua: ikuskaritzaren bidez.

  • Udala: Eskola kontseiluko ordezkaria

  • ILZ

  • Guraso Elkartea

  • Amazabal bigarren hezkuntzako ikastetxea

  • Sorgintxo

  • AMMA

  • Gizarte Zerbitzua

  • Euskara Zerbitzua

  • Kirol Mankomunitatea

  • Musika Eskola

2.2-BALIOAK

Nortasuna:

Pertsona osatzen duten ezaugarrien multzoa.

Jarrerak:

  • Ikasteko eta besteekin gizarte harremanak izateko egoeren aurrean nork bere irizpidea izatea; koherentzia izatea jokatzeko moduan.

Errespetua:

Gainerakoen pentsatzeko, jokatzeko eta sentitzeko modu desberdinak aintzat hartzea eta onartzea.

Jarrerak:

  • Gainerakoen iritzia entzuten jakitea.

  • Gainerakoekiko, beste gauzekiko eta ingurunearekiko harremanean eta tratuan aintzat hartzea eta arreta jartzea.

  • Kontu izatea hizkuntzaren eta hitzen erabileran.

Autonomia/Segurtasuna:

Nor bere irizpidearen arabera jokatzeko gaitasuna.

Jarrerak:

  • Ohitura pertsonaletan, besteak beste, garbitasunean eta materialaren erabileran.

  • Alderdi akademikoan.

  • Alderdi sozialean.

Sormena:

Ideiak sortzeko, harremanak ezartzeko, testuak sortzeko, interpretatzeko, azkar ulertzeko, eta lan bat ulertzeko eta egiteko aldaketak eta estrategiak egiteko gaitasuna.

Jarrerak:

  • Norberak egiten duenaren gaineko segurtasuna izatea.

  • Norberak egin ditzakeen ekarpenei balioa ematea, ez bakarrik taldeko buruek egiten dituztenei.

  • Irizpide eta ikuspuntu desberdinak ulertzea eta errespetatzea, lan pertsonalari balioa emateko orduan.

Autoestimua:

Gure balio pertsonalaz eta gaitasunaz dugun iritzia. Nork bere buruarengan duen konfiantza, gaitasunaren gainean duen sentimena, eta geure buruari diogun errespetua eta begirunea hartzen ditu.

Jarrerak:

  • Alderdi pertsonalaren eta emozionalaren gainean bakoitzak duen ezagutza, eta dituen trebezien, mugen eta aukeren gainekoa bultzatzea. Nork bere buruaren gaineko iritzi positiboa eta erreala izan dezan lortu behar da.

  • Nortasuna garatzea, segurtasuna, autonomia eta bizitzaren aldeko jarrera positiboa bultzatuta.

  • Norberak hartzen dituen erabakien ondorio onak eta txarrak apaltasunez onartzea.

2.3.-ERIZPIDE METODOLOGIKOAK

Ikastetxe honetan irizpide hauek hartuko ditugu kontutan:

  • Ikaskuntza esanguratsua

  • Behaketa

  • Autonomia

  • Talde lana

  • Funtzionaltasuna

Erizpide hauek praktikan jartzea, irakaskintzaren azterketa sakon bat eskatzen du.

Ziklo edo maila bakoitzeko ikasle bakoitzaren ezaugarri propioak kontutan izanik, erizpideak desberdinak izan ohi dira.

Haur hezkuntzako ezaugarriak

– Euren nortasuna harmoniaz garatzen laguntzeko heziketa integrala.

– Bizi-zikloko etapa horretarako beharrezko heldutasuna.

– Bakoitzaren ezberdintasunen tratamendu egokia.

– Ikaskuntza konstruktiboa egiteko aukera.

– Norberari eta inguruari buruzko oinarrizko ezaguera.

– Ezagutza lortzeko oinarrizko tresnak iaiotasunez erabiltzeko aukera.

– Kognitibo , metakognitibo eta motibazioaren garapena (ikaskuntza autorregulatua).

– Bere sozializazioa eta autoestimua finkatzeko aukera.

Ikasketa prozesua esanguratsuan oinarrituko da. Horretarako prestatzen diren ariketak eta ekintzak zentzuzkoak izango dira, ikasten dutena beren aurrezagupenekin lotura izan dezaten.

Ikuspegi globalizatzailea izan behar dute. Prozesu honek, ikaslea errealitatera hurbiltzen lagunduko dio.

Erabiltzen den metodologiak ikaslearen manipulazioa, behaketa, ikerketa eta esperimentazioa kontutan harturik antolatuko da. Era honetan ikaslea geroz eta autonomoagoa bihurtuko da.

Jokuak bere garapenerako aberasgarriak suertatuko dira.

Afektibitateak eta harremanak oso garrantzitsuak dira. Horretarako gelan giro egokia egonez, gero beregan konfidantza hartzen joango da.

Lekua eta espazioa kontutan izango dira. Aktibitateak egunero ordena berean egiteak, denboraren antolaketa egiten lagunduko dio.

Talde lanak egiteak autonomia bultzatuko du.

Ikastetxe eta gurasoen arteko harremanak, haurrengan nabaritzen diren aldaketetaz jabetzeko, beharrezkoak dira.

Ikaslearen aurrezagupenak, beharrak eta sentipenak jakinaz, ikaslea berea ikas prozesu honetako protagonista bihurtzenda.

Lehen hezkuntzako ezaugarriak

Lehen zikloa (6-8 urte)

– Arreta egin behar zaie ikasleen jatorri ezberdinei, aurretiazko ezagutzei dagokienez.

– Ikasleek, oraindik ere, menpetasun handia dute irakasleekiko eta familiarekiko, bai afektibitateari bai lanaren garapenari dagokienez.

– Ezaugarri aipagarrienak:

– Oinarrizko trebetasun instrumentalak bereganatzen hasten dira.

– Trebetasun horiek gaitasun eta ezagutza kultural batzuk ikasteko erabiltzen dituzte.

Bigarren zikloa (8-10 urte)

– Ikasleek gero eta gaitasun handiagoa erakusten dute errealitatearen alderdi zehatzagoez arduratzeko, eta horrek erraztu egiten du lantzen diren jakintza arloak zabaltzeko aukera.

– Talde-lanak gero eta garrantzi handiagoa hartzen du, eta banakako lana gero eta autonomoa izaten hasten da.

– Irakasleekiko menpetasun afektiboa gero eta txikiagoa da.

– Ezaugarri aipagarrienak:

– Aurreko zikloan bereganatzen hasi ziren trebetasunak finkatu egiten dira.

– Ingurua errazago ezagutzeko eta menperatzeko aukera emango dieten lan-teknika eta estrategia berriak ikasten hasten dira.

Hirugarren zikloa (10-12 urte)

– Ikasleen interesak errealitate hurbilenetik harago zabaldu eta jakin-mina beste errealitate batzuetarantz garatzen da.

– Irakasleekiko behar besteko autonomia hartzen dute.

– Talde-lanetan parte hartzean, hainbat ikuspuntu kontuan hartzeko eta integratzeko gaitasuna agertzen dute.

– Ezaugarri nagusiak:

– Oinarrizko trebetasunak hobetu egiten dituzte.

– Gero eta konplexutasun intelektual handiagoko lanak planteatzeko gai dira.

– Lan intelektualerako teknikak menperatu egiten dituzte.

DBHko 1. zikloan kontutan eduki beharrekoa

a) Ikasleak helduen bizimodurako prestatzea, bizitzan zehar gizabanako gisa joka dezaten, gizarteko partaide aktibo izan daitezen eta naturarekiko eta garapen iraunkorrarekiko konpromisoa har dezaten.

b) Ikasleak Nafarroa, Euskal Herria eta munduko kulturei buruzko oinarriez jabetzea eta ondorengo ikasketetarako prestatzea, baita lan-munduan behar adinako bermeekin sartzeko ere.

c)Bizitza osoan zehar etengabe ikasten jarraitzeko sentsibilizazioa eta gaitasuna eskaintzea.

Hezkuntza-gaitasun orokorrak

Hezkuntza barne-hartzailerako erreferentziazko ardatz nagusiak dira, eta Oinarrizko Hezkuntzaren arlo eta irakasgai guztietan hartzen dira kontuan.

a) Nork bere kabuz arduratsuki bizitzen ikastea. Nork bere burua ezagutzea, buru-osasuna zaintzea eta ohitura osasungarriak hartzea. Natura eta baliabide naturalak arduratsuki gozatzen ikastea, gizateria osoaren eta egungo zein etorkizuneko belaunaldien ondare baitira.

informazioa interpretatzea,sortzea eta ebaluatzea, batez ere komunikabideetakoa. Erabakiak hartzen eta arazoak konpontzenikastea, ikasteko zein lanerako ohiturak hartzea, ikasteko estrategiak sortzea, eta zientzia- eta matematika-ezagutzako metodoak aplikatzea, ezagutzaren eta esperientziaren arloetako arazoak identifikatzeko eta konpontzeko.

b) Bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko hizkuntza batean komunikatzen ikastea.

Komunikabideak ez ezik informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere kritikoki erabiltzea eta interpretatzea, baita arte-mintzairak ere, hala nola musika, gorputz-adierazpena, plastika eta ikusizko adierazpidea.

c) Elkarrekin bizitzen ikastea; elkarrekintza positiboak izatea eta gatazka-egoeretan elkarrizketa eta negoziazioa erabiltzea. Aktiboki eta demokratikoki parte hartzen ikastea, baita lankidetzan jarduten, talde-lanean aritzen eta aniztasuna.

d) Ikasten eta kritikoki pentsatzen ikastea, eta zenbait iturritako

errespetatzen ere.

e) Pertsona gisa garatzen ikastea, nork bere nortasuna erakustea, emozio negatiboak kontrolatzea, balorazio positiboa eta errealista egitea, autonomoa izatea, hartutako erabakiekiko

arduratsua izatea eta printzipio etikoen arabera jokatzea.

f) Egiten eta sortzen ikastea, erabakiak eta ardurak hartzeko ekimena izatea, ahalegina eta zailtasunak gainditu izana baloratzea, eta bizitzako zenbait arlotan ekimen ekintzaileak gauzatzea

3. BIZIKIDETZA PLANA

Bizikidetza ezartzeko, gutxienez oinarrizko hiru elementu behar dira: arauak erregulatzen duten taldea eta guztiek ezagutzen dituztenak, zaintza sisteman ez betetze bat antzeman duena eta zuzentze prozedura bat trasngezioak sortzen direnerako.

Hezkuntzaren helburuetariko bat bizikidetza eta klima egokia da, Hezkunzako 2006/2ko Lege Organikoak batzen duen legez 1go artikuluko c), k) eta l) paragrafoetan. Bertan, hezkuntza sistemaren printzipio gisa trasmisioa eta giza askatasuna, erantzukizuna, hiritartasun demokratikoa, solidaritatea, tolerantzia, berdintasuna, errespetua eta justizia, halaber edozein diskriminazio, gatazken prebentziorako hezkuntza eta hauen ebazpen baketsua; baita bizitza pertsonaleko, familiarreko eta sozialeko edozein aspektutan biolentzia eza eta berdintasunaren eskubideak eta berdintasuna sustatzea gizon eta emakumezkoen artean.

Aurretik esandako guztiagatik, beharrezkoa da arloan interbentzio positiboak bultzatzea. Curriculumaren edukien bitartez, gatazken analisiaren eta praktika metodologikoen bitartez, bizikidetza eraikitzen lagun daiteke, ikasleetatik beharrezkoak diren ezaugarriak sustatzea bilatuz.

Gure ikastetxea 2002-2003 ikasturtean hasi zen Gatazkak eraldatzeko programak lantzen, nahiz eta urte batzuetan irakasleriaren aldaketak direla eta, proiektuaren transmisio eza egon, 2009-10 ikasturtean berriz ekin genion ikastetxe bezala eta orain etapa guztietan ezarrita dago.

Beraz, bizikidetza proiektu hau printzipio hauetan oinarritzen da:

– Ikastetxean giza-hezkuntzaren sormena bultzatzea eta prebentzioa, gatazken ebazpen baketsua gailentzea.

– Eskola bizikidetza promozionatzeko eta hobetzeko, diseinu, planifikazio, garapen eta ebaluazio agenteen parte hartze eta interbentzio aktiboa.

– Organo eta entitate ezberdinen artean bai Administrazio aldetik zein hezkuntza elkartetatik koordinazioa.

Indarrean dagoen araudian, bizikidetza arautegian ezarritako bizikidetza arauak egingo eta onartuko dituzte, bai ikastetxean orokorrak direnak zein klase bakoitzekoak, eta neurri eta ekintza guztiak sortu daitezkeen gatazkak aurreikusi, detektatu, landu eta konpontzea du helburu. Halaber hezkuntza elkarterako behar diren formazioak materia honetan.

3.1.Bizikidetza planaren helburuak

Bizikidetza hezkuntzako helburuetariko bat da eta oinarrizkoa hezkuntza prozesuan, eta ez diziplina arau zerrenda hutsa. Planean jasotako ekintzek hezkuntzako helburuak mesedetu behar dituzte, norbanakoaren aldaketak estimulatuz.

Ondorengo ezaugarriek markatzen dute Bizikidetza Planek:

a) Gobernu organoari eta irakasleei bake kultura, biolentziaren prebentzioa eta ikastetxeko bizikidetzari buruzko instrumentu eta baliabideak erraztea.

b) Hezkuntza Elkartea, ikastetxean bizikidetza egokia eta hobetzeko prozesuez kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.

c) Hezkuntza ikastetxeetan baloreak, jarrerak eta arauen onarpena eta betetzea bultzatzea eta dibertsitatearen errespetuan eta gizon-emakumeen arteko berdintasunean aurrera egitea.

d) Ikastetxean suertatu daitezkeen gatazken prebentzioa, antzematea, jarraipena eta ebazpena, ikasketa esperientzia iturri gisa erabiltzen ikastea.

e) Biolentzia agerpen guztien prebentzioa, antzematea eta ezabaketa, bereziki genero biolentzia eta jarrera eta portaera xenofobo eta arrazista.

f ) Gatazken ebazpen baketsua erraztea.

g) Hezkuntza elkarteko kideek komunikazio gaitasun sozialak eta gatazken ebazpena lortu beharko dute, euren arteko harreman klima on bat izan dezaten.

h) Familien inplikazioa sustatzea ekintzetan, gero ikasitakoa etxean aplikatu dezaten.

3.2. Ikasleen eskubide eta betebeharrak

Bizikidetza Planaren barruan dauden plan guztiak, IKASLEEN ESKUBIDE ETA BETEKIZUNETAN daude. Bizikidetza planek, bai orokorrak zein klaserako zehatzek, atal hau konkretatzen dute, eta hauen arabera, prebentzio neurriak eta neurri diziplinarioak aplikatuko dira arauak betetzen ez baldin badira.

Ikasle guztiek eskubide eta betekizun berdinak dituzte. Hauen erabilera eta betekizuna edadera eta betetzen dauden ikasketa mailara egokituko dira.

3.3.Bizikidetzaren batzordearen osaketa

Bizikidetza Komisioa Eskola Kontseiluan osatuko da eta partaideak hauek izango dira: zuzendaria, lehendakari moduan, bi irakasle eta bi guraso. Bilerei eta Bizikidetza Planari jarraipena egiteko, ikastetxeko orientazioaren arduraduna, gehituko da.

Urtero, kurtso bakoitzaren hasieran, Eskola Kontseiluak komisio honen konposaketa berrikusiko du, gaurkotzen edo berritzen beharrezko diren kide horiek, bai Eskola Kontseiluko kide berrien berriztatzea, edo bajaren bat betetzeko. Irailean Batzordea elkartuko da Bizikidetza Plana berrikusteko eta ikasturte berriko plana egiteko.

Gero ikasturtean zehar bilerak beharren arabera egingo dira eta Eskola Kontseiluari honen berri emango zaio.

Ikasturte bukaeran ikasturteko balorapena egiteko elkartuko da eta urteko memorian txertatuko da.

3.4. Batzordearen jarduera plana

Elkarbizitza Batzordeak, Eskola Kontseiluak hala aginduta, honako jarduerak egingo ditu:

– Elkarbizitza planaren jarraipena egin eta ekintzak eta neurriak koordinatu.

– Plana garatzen doan heinean, egindako aurrerapenak baloratu.

– Agertzen diren zailtasunak zehaztu.

– Eskolako elkarbizitza hobetzeko neurriak Eskolako Kontseiluari helarazi.

– Familiei Informazioa emateko erabili den prozedura azaldu.

3.5. Ikastetxean gaur egun burutzen diren prebentzio neurriak

1.-Ikasturte hasieran gelako arauak ezartzen dira, arauak tutore eta gelakideak demokratikoki jartzen dituzte protokoloa jarraituz (ikus eraskina 1). Taldean parte hartzen dute irakasle, espezialista guztiek informatu behar dira jarritako arauetaz denak berdin jokatzeko.

2.-Bizikidetza printzipioetan oinarrituta, curriculumaren barruan txertatuta dagoen gatazkak eraldatzeko programa lantzen da etapa guztietan. Horretarako astero saio bat eskeintzen da. (Eraskina 2)

3.-Ikasleen antolaketa, ekintza honetan LH eta DBHko ikasleek parte hartzen dute. Hhkoek gatazkaren tratatu behar izan ezkero Hhko tutore bat izango da bozeramaile.

Helburuak hauek dira:

*Ikasleek beraien eskaera, arazo, iradokizun, sentimendu, nahia……. argudiatzen eta errespetoz esaten ikastea.

*Edozein batzorde edo Eskola Kontseiluko partaide izateko prestatzea.

Ikasleen antolaketaren egitura:

1.- Gelakideen artean eztabaidatu eta eskaera, kexa, iradokizuna…….. bideratu, hamabostean behin bozeramaileak bilerara eramateko.

2.- Bozeramaileak txandatu egingo dira batzarretako ordezkari izateko eta taldeko ikasle guztiak parte hartuko dute ikasturtean zehar. Tutoritza bakoitzatik ordezkari bat joango da lehenengo mailatik bi.

Hamabostero ordezkariek zuzendaria eta Ikasketa Buruarekin elkartuko dira eta bakoitzak gelako proposamen, kexa, iradokizun…. azaltzen du. Bileran eztabaidatu eta konponbide bat bila daiteke eta bestelakoa baldin bada zuzendaritzak bidderatuko du edo hurrengo bilerako gaia izango da.

Batzarra bakoitzaren akta zuzendaritzak jasotzen du.

Akta hau tutoritzetara eta ikastetxeko irakasleria guztiari jakinaraziko zaio. (Espezialistak zein Hhko tutoreak)

Beste protokolo batzuk

*Ikasleek klaseko lan giroa oztopatzen duenean eta kanporatua denean bete beharreko protokoloa.

*Goizeko edo bazkal osteko jolasorduetan gatazkak gertatzen direnean betetzeko protokoloa. (Eraskina 3)

3.6. BARNE ARAUDIA

Ikastetxeko barne araudia onartua dago indarrean dagoen legediaren arabera (Nafarroako Foru Komunitateko ikasleen eskubideei eta betebeharrei eta unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako eta itunpeko ikastetxe pribatuetako bizikidetzari buruzko abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretua).

Zehazten ez diren faltak, alegia arautegian agertzen ez diren gertakizunak sortzen badira  eta gure arautegian agertzen diren arauak apurtzen badira, zuzendaritza taldeak erabakiak hartuko ditu, edo bere kasuan Bizikidetza Batzordeak edo Eskola Kontseiluak.

 

IRAKASLEEN ARAUTEGIA

  • Diskrezio osoz lan egitea.

  • Ordurako gelan egotea.

  • Eskua altxatuz eskatzen duten ikasleei hitz egiteko txanda ematea.

  • Gelako lan giroa lasaia eta atsegina izan dadin saiatzea.

  • Errespetuz hitzegitea ikasleei.

  • Egoera gatazkatsuetan, elkarrizketara bideratzea konponbidea, borroka fisikoa ekidinez.

  • Gelatik ateratzean, honen txukuntasuna konprobatzea.

  • Lan materiala eskura eta modu egokian egon dadin arduratzea.

  • Lan epeak ikasleekin eztabaidatuz eta arrazonatuz jartzea.

  • Lan ereduak ematea ikasleei, hauek jakin dezaten zein den eskaera maila

  • Lanerako helburuak eta edukiak aldez aurretik azaltzea; ebaluaketa mota ere.

  • Etxerako lanen kopurura tutoreak konprobatzea, gehiegizkoa izan ez dadin.

  • Komunera joateko baimena ematea, egoerak horrela eskatzen badu.

  • Irteera orduetan gelatik ateratzen azkena izatea.

  • Etorri ez direnei, lana eta azterketak errekuperatzeko aukera ematea, irakasleak hau beharrezkoa dela uste badu. Bazkal ondorengo errekreoan azterketak edo kontrolak egingo zaizkie.

  • Azterketa errebisatzeko aukera ematea, bai ikasleei, bai gurasoei .

  • Ikasleen gurasoekin harremana izatea, gutxienez hiruhilabetean behin, bakarka, bere seme/alabari buruz hitz eginez. Tutoreak ikasturte hasieran bilera orokor bat egin beharko du. (Dena den, beharraren arabera bilerara deituko da)

  • Gelako beste irakasleekin lan-harreman estuak izatea.

  • Mobila ez erabiltzea, klasean.


GURASOEN ARAUTEGIA
OROKORRAK

  • Euskararekiko jarrera eraginkorra bultzatzea bere seme-alaben inguruan.

  • Besteen askatasuna eta errespetua betetzea: irakasleekiko, guraso edota ikasleekiko eta beste langileekiko.

  • Barne Araudi honetan agertzen diren arauak betetzea.

FALTAK

  • Seme-alabak zentrora puntual ekartzea, klaseak hasi baino lehenago.

  • Seme-alaben garbitasuna, atsedena eta ongi izateaz arduratzea.

  • Ikastetxetik eskola ordutan ateratzea, idatziz edo telefonoz justifikatzea.

  • Ez etortzean, egiaztagiri ofiziala ekartzea.

  • Ikasle bat egun batez ez badator, telefonoz abisatzea ikastetxera.

HARREMANAK

  • Seme-alabek ingurukoekin dituzten harremanak zaintzea, arduratsuak eta egokiak izan daitezen, bai ikastetxearekin, bai irakasleekin, bai langileekin eta nola ez bere kideekin.

  • Irakasleekin harremanetan egotea bileretara agertuz, informe edo boletinak aztertuz…

  • Eskolak deitutako elkarrizketetara etortzea.

ARDURAK

  • Haurrak gaixorik daudenean etxean zaintzea, eskolara bidali gabe behar bezala sendatu bitartean eta irakasleari abisatuko zaio.

  • Eskolak bidaltzen dituen txosten edo galdeketak betetzea.

  • Seme-alabek egindako arduragabeko apurketen aurrean erantzule azaltzea.

  • Seme alabek eskolan uzten dituzten jantzi eta tresnenetaz arduratzea, aste bateko epea utziko da. Jaso ez dena Ong bati emango zaio.

  • Eskolan jarritako diru-kuotak ordaintzea.

  • Ikastetxean antolatzen diren jarduera osagarri guztietan parte hartzea nahi ta nahiezkoa da. Jarduera bakoitzean ikastetxeak, zein antolatzaileak ezarritako baldintzak bete beharko dira. Bestela, irakaslea arduradunak edo ikastetxeko zuzendaritzak beharrezkoak diren neurriak har ditzakete.

  • Gurasoek ikasleen bila etortzen direnen,arren  langatik barrura sartu.

3.7. BERDINEN ARTEKO TRATU TXARRAK GERTATZEN DIRENEAN JARDUTEKO GIDA AURKIBIDEA

  1. IKASTETXEETAKO BERDINEN ARTEKO TRATU

TXARREN DEFINIZIOA ETA EZAUGARRIAK

Ikastetxeetako berdinen arteko tratu txarrei dagokionez, funtsezkoa da horiek berehala hautematea, eta dagokien tratamendua ezartzea; izan ere, zenbat eta azkarrago hauteman, orduan eta aukera gehiago izango ditugu arazoa konpontzeko.

Horretarako, garbi zehaztu behar da zer diren ikastetxeetako berdinen arteko tratu txarrak, eta zuzendu beharreko beste jokaera zehatz batzuengandik bereizi behar ditugu, horiei ere erantzun egoki bat eman behar bazaie ere, sarritan tratamendu desberdin bat behar izaten dutelako. Arloko adituekin landu ditugu jarraian tratu txarrekin lotzen ditugun definizioa eta ezaugarriak, eta, beraz, oinarrizko erreferente teoriko dira indarkeriazko jokaera edo jokaera desegoki jakin bat ikastetxeko berdinen arteko tratu txar den zehazteko.

    1. Definizioa

Adituak bat datoz ikasleen arteko tratu txarrek honako ezaugarri espezifiko hau dutela aipatzean: behin eta berriro gertatzen da, eta denboran zeharmantentzen, helduen begiradetatik urruti, eta biktima babesgabe bat umiliatzekoeta abusuz menderatzeko asmoz (Aviles, 2006).

Eskola-jazarpena ez da nahastu behar elkarrekintza zakarreko edo bizikidetza hondatzen duten beste egoera batzuekin (borrokak, txantxak, noizbehinkako eztabaidak, eskola-bandalismoa, banden arteko liskarrak, etab.). Indarkeriazko jokaerak –horien artean daude berdinen arteko tratu txarrak– ez dira nahastu behar, ezta ere, beste jokaera aztoratzaile batzuekin. Horiek gatazkari, diziplinarik ezari, disrupzioari edo ikasketekiko interes ezari egin diezaiokete erreferentzia, eta, eskola-bizikidetzan eta taldeko irakaskuntza-/ikaskuntzaprozesuan arazoak sortzen badituzte ere, ez dakarte nahitaez indarkeriarik, fokalizaziorik, errepikapenik eta biktimizaziorik (Aviles, 2006).

    1. Berdinen arteko tratu txarren ezaugarriak

Honako ezaugarri hauek dituzte berdinen arteko tratu txarrek:

Botere-desoreka. Botere fisiko, psikologiko eta sozial desberdina sortzen da, eta horrek indar-desoreka eragiten du pertsonen arteko harremanetan.

Intentzionalitatea/errepikapena. Denboran zehar errepikatzen den indarkeriazko ekintza batean adierazten da intentzionalitatea, eta etorkizunean beste eraso batzuk jasoko dituela pentsarazten dio horrek biktimari.

Babesik eza/pertsonalizazioa. Ikasle bakar bat izan ohi da tratu txarren biktima, eta, beraz, egoera babesgabe batean jartzen da hori. Horrela, biktimak ez dauka defendatzeko modurik, eta isolamendua eta estigmatizazioa pairatzen ditu, eta autoestimua eta izen ona galtzen.

Aipatutako ezaugarri horietatik abiatuta, kontuan hartu behar dira jarraian azalduko ditugun bi gai osagarriak tratu txarren ezaugarriak zehazterakoan eta beste jokaera batzuengandik bereizterakoan.

    1. Tratu txarren beste ezaugarri batzuk

Berdinen arteko tratu txarren ezaugarriak sakonki aztertzeko, horien gaineko azterketetara eta ikerketetara jo behar dugu. Azterketa horietatik ondorioztatzen diren deskribapenetan aurki ditzakegu horiek deskribatzeko gakoak, lau esparrutan banatuta.

Esparru bakoitzean, alderdi garrantzitsuenak azpimarratzen dira.

Mota desberdinetako tratu txarren maiztasunak.

Ahozko tratu txarrak, ohikoenak eta larritasun txikienekoak izan ohi direnak.

Tratu txarrak non gauzatzen diren.

Ikasgelan eta jolastokian gauzatu ohi dira tratu txarrak.

Irakasleak aurrean ez daudenean gauzatu ohi dituzte ikasleek.

Berdinen arteko tratu txarretan inplikatuta dauden pertsonen ezaugarriak.

Mutilek gehiago parte hartzen dute.

Gehiagotan sortzen dira Lehen Hezkuntzan Bigarren Hezkuntzan baino. Bigarren Hezkuntzari dagokionez, lehenengo urteetan gertatzen dira gehiago.

Funtsean, ikasgelako ikasleak dira jazarle.

    1. Berdinen arteko tratu txarren motak

Zenbait modutan adieraz daitezke berdinen arteko tratu txarrak.

  • Bazterketa eta marjinazio soziala

Norbait bazter uztea (pasiboa).

Ez uztea parte hartzen (aktiboa).

Sexuagatik, arrazagatik, minusbaliotasunagatik eta abarrengatik diskriminatzea.

  • Ahozko erasoa

Norbait iraintzea (zuzena).

Norbaiti buruz gaizki esaka aritzea (zeharkakoa).

Goitizenak jartzea (mistoa).

  • Zeharkako eraso fisikoa

Norbaiti gauzak ezkutatzea.

Norbaiti gauzak puskatzea.

Norbaiti gauzak lapurtzea.

  • Eraso fisiko zuzena

Norbaiti jotzea.

  • Larderia/xantaia/mehatxua

Norbait mehatxatzea beldurrarazteko.

Gauzak egitera behartzea.

Armekin mehatxatzea.

  • Sexu-jazarpena edo -abusua eta/edo jazarpen sexista

Sexualki jazartzea edo beldurtzea.

Sexu-abusua gauzatzea.

Inor modu sexistan beldurtzea, beheratzea, umiliatzea, mintzea edo zirikatzea.

  • Ziberjazarpena

Telefono mugikorraren, e-mailaren, sare sozialen, txataren eta abarren bidez mezuak bidaltzea norbait mehatxatzeko, iraintzeko edo horri iseka egiteko.

Grabazioak egitea mugikorrarekin egoera iraingarrietan edo intimitatea urratzen dutenetan (adibidez: sexing), eta gainerako mutilei eta/edo neskei helaraztea edo Interneten esekitzea.

Biktimaren ezaugarrien arabera, tratu txarren adierazpen espezifikoak egon daitezke: arrazista, homofoboa, sexista, ahalmen-urritasuna duen ikasle bati zuzendutakoa, etab.

    1. Berdinen arteko tratu txarren ondorioak

Biktimarentzat: hainbat arazo sor ditzake, hala nola, eskola-porrota, trauma psikologikoa, arrisku fisikoa, asebetetze-eza, herstura, zoriontasun-eza, nortasun-arazoak eta norbanakoaren garapen orekaturako arriskua. Jazarpen sexuala eta sexista bada, biktimaren rola barneratzea ekar dezake.

Erasotzailearentzat: etorkizuneko delitu-jokabide baten aurrekari izan daiteke, boterea erasoaren bidez lortzen dela pentsaraz dakioke, hierarkiamendekotasun ereduan oinarritutako harremanak barneratzea eragin dezake, baita helduaroan zehar ere, eta indarkeriazko gertakariak sozialki onartuta eta sarituta daudela ere pentsa dezake.

Jazarpen sexistari dagokionez, ikerketa batzuek adierazi dute erasotzaile-rola hartu izateak helduaroan indarkeria matxista eta tratu txarrak gauzatzea ekar dezakeela.

Kide ikusleentzat: bidegabekeriarekiko eta berdintasun-ezarekiko jarrera pasiboa eta adeitsua sor dezake, eta norbanakoen balioa eta harreman positiboak modu desegokian balioestea eragin.

  1. ESKOLA JAZARPENA DAGOENEAN ERABILI BEHARREKO JARDUERA PROTOKOLOA

Protokolo hau Ikastetxeko bizikidetza planean sartuko da.

Ikastetxeak ondoko printzipio hauek bermatu beharko ditu nonahi eta beti:

  • Babesa.Lehen helburua erasoa geldiarazi eta berriro ez sortzea da.

  • Esku-hartze eraginkor, azkar eta ez arinegi emandakoa:Hautemandako indarkeriazko gertaeren aurrean beti esku hartu behar da, eraginkortasunez eta azkar, eta inoiz ere ez presaka.Hezkuntzak emaniko erantzunean bi hezkuntza-neurri motak sartuko dira:zuzentzaileak eta, hala behar denean, diziplinakoak.

  • Zuhurtasuna eta isilpekotasuna; horrek esan nahi du inplikaturiko profesionalek soilik ezagutuko dituztela gertaerak, gorabeherak eta jarduerak.

  • Inplikatutako ikasle guztiekin esku hartzea:Hezkuntzako esku-hartzea inplikatutako ikasle guztiei hedatuko zaie:biktima, jazarpenaren protagonistak eta lekukoak.

  • Zuhurtasuna eta sentikortasuna esku-hartzeetan. Kontuan hartu behar da arazo honek sufrimendu handia eragiten duela familietan eta biktimengan.

    1. JARRAITU BEHARREKO PAUSUAK

ZER GERTATU DA? ZER EGIN?

NOIZ?

ARDURADUNA

Jakin dugu.

1. eguna

Nornahi

Gertatutakoaren berri zuzendaritzari ematen diogu (1. eranskina)

1. eguna

Nornahi

Kasua ikertu eta lantzeko agindua. Izendatu arduraduna. Babes neurriak.

1. eguna

Zuzendaritza

Gaia serioa eta egiaztatua bada. Kautelazko neurriak.

Gaia ez bada larria eta, biktimarekin eta erasotzailearekin hitz egin ondoren, “argi” konpontzeko aukera badago, hobe da hala egitea gatazka larriagotu ez dadin.

1. eguna

Zuzendaritza edo arduraduna

Bermatu eta antolatu biktimaren babesa.

1. eguna

Irakasleak eta bestelako pertsonak.

Hitz egin balizko biktimarekin. Beharbada eskola ez den toki batean eta eskolako ordutegitik kanpo? Beharbada telefonoz? Bermatu beti zuhurtasuna.

  • Aditzera eman lagundu nahi dugula.Esan gure laguntza izanen duela .

  • Konta dezala zer gertatzen zaion.

  • Esan gaia landu nahi dugula eta hori egiteko berak ados egon behar duela.

  • Ikasgelan lantzea erabakiz gero, galdetu zer nahiko lukeen: ikasgelan egon edo ez?

  • Adierazi harekin gaudela.

1./2. eguna

Arduraduna.

Baloratu biktimaren zein erasotzaileen familiekin hitz egiteko unea den edo ez. Komeni da orain egitea edo itxaron behar da? (4. eranskina)

2. eguna

Arduradunak zuzendaritzakoekin…

Esku artean dugun informazioa aztertzea.

Argitu ahalik eta lasterren kasuaren larritasuna eta zer den

  • jazarpena.

  • uneko erasoa.

  • gatazka.

Honako hau egiteko, arduradunak denbora hartuko du eta haren klaseak zaintzako irakasleek emanen dituzte.

Beharrezkoa da taldeko kide guztiekin edo batzuekin elkarrizketatzea? (prestatu 2. eranskineko txostena)

2. eguna

Arduraduna.

Parte eman Ikuskapen Zerbitzuan

2. edo 3. eguna

Zuzendaritza.

Aztertu datuak eta erabaki gaia nola bideratu. Ezarri esku-hartze plana. (zehaztu neurriak 3. eranskina erabiliz)

3. eguna

Arduraduna eta orientatzailea.

Taldearekin egin beharreko tutoretza lana.

Biktimarekin aldez aurretik erabaki da, ikasgelan egonen den edo ez. (Erabaki, tutoreaz gainera, beste norbaitek parte hartu behar duen).

3. edo 4. eguna eta hurrengoak

Tutorea.

Lana biktimarekin. Saioa edo saioak.

Biktimak erabaki badu tutoretza klasean ez egotea, une horretaz aprobetxatu.

Lehen unetik aurrera

Tutorea.

Orientatzailea?

Beste espezialista batzuk?

Lana jazartzaileekin. Banaka eta/edo taldean.

4. egunetik aurrera

Tutorea.

Orientatzailea?

Beste espezialista batzuk?

Informazioa familiei. Idatzia eta/edo ahozkoa (4. eranskina).

5. eguna

Arduraduna eta zuzendaritza

Hutsegitearen kalifikazioa eta, hala behar denean, hezkuntza neurriak.

6. eguna

Zuzendaritza.

Informatu Ikuskapen Zerbitzukoak.

6. eguna

Zuzendaritza.

Errebisioak.

8., 10., 15. eguna…

Arduraduna.

  1. ERANSKINAK:

1 eranskina: Kasuaren berri izan

2 eranskina: Egintzak egiaztatzeko txostenaren eredua

3. eranskina: Zuzendaritzakoei eman beharreko neurrien proposamena, jazarpen kasu baten aurrean

4 eranskina: Familiari komunikatzeko eta harekin hitzordua ezartzeko neurrien proposamena

5.eranskina: Ikastetxean egindako bileraren akta

6.eranskina: Txostena (2.eranskinaren beste eredu bat. Kasuaren arabera aukeratzeko)

7.eranskina: hezkuntza departamentuko bizikidetza aholkularitzari esku hartzeko eskaera

4, ESKOLAREN FUNTZIONAMENDUA

ESKOLA KONTSEILUA

*Bakartxo Astiz

ZUZENDARITZA *Saioa Arsuaga

*Lurdes Muñoa

IRAKASLEAK GURASOAK IKASLEAK

* Kristina Urretavizcaya *Aitor Otxotorena

* Gema Arratibel *Goreti Nieva

* Karlos Kamara *Oihana Goikoetxea

* Maixabel *Edurne Martinikorena

* Arantxa Azpirotz

Funtzioak: Legeak esaten du. Bilerak: bi derrigorrezkoak, hasieran eta bukaeran eta nahi den guztietan lehendakariak edo gehiengoak eskatuta.

ESKOLA KONTSEILUKO BATZORDEAK

EKONOMIKOA JANTOKIA DOAKOTASUNA ELKARBIZITZA

* Zuzendaria *Zuzendaria *Zuzendaria * Zuzendaria

*Idazkaria *Jantokiko arduraduna *Irakasle * Irakasle * Jantokiko administraria *Guraso

*Guraso1 * Bi guraso * Guraso

*Irakasle 1

*Udaletxea

Funtzioak: *Ekonomikoa eta Elkarbizitza batzordeen funtzioak jarrita daude legearen arabera.

* Jantokia: – Jantokiko antolaketa eta funtzionamendua kudeatzea.

– Egiten duena eskola kontseiluari informatzea

– Urtean derrigorrez bi bilera izatea, bata hasieran eta bestea bukaeran, tartean beharrezkoa bada.

* Doakotasuna: – Liburuen kudeaketa aurrera eramatea.

– Egiten duenaren berri eskola kontseiluari jakinaraztea.

– Bilerak ikasturtearen hasieran eta bukaeran eta beharrezkoa bada tartean ere.

4.2.GURASO ELKARTEA

LEHENDAKARIA: * Ainhoa Oiartzabal

BOZERAMAILEAK: * Nerea Malkorra, Garbiñe Sasiain, Rakel Estanga, Yolanda Eskamendi eta Edurne Martinikorena

Funtzioak:

1.- Gurasoek eskolako bizitzan parte hartzea ahalbideratu.

2.- Klaustroak antolatzen dituen ekintza osagarrietan eta beste edozein ekintzetan hala eskatu ezkero parte hartu , lagundu ,batzorde kide izan..

3.- Eskolaz kanpoko ekintzak antolatu.

4.- Eskola Kontseilura ordezkaria bidali.

5.- Zuzendaritzarekin harreman estua eduki. Ikasturte hasieran urteko plana egin.

6.- Bilerak gutxienez bi, upoa eta memoriari buruz informatzeko.

4.3.KLAUSTROA

Irakasle guztiak eta orientatzaileak osatzen dute

Funtzioak: Jarrita daude.

Bilerak: Gutxienez hilabetean behin.

Batzordeak:

  • Gabonetako batzordea:

  • Inauterietako batzordea:

4.4. Egutegia eta ordutegia

  • Ikasturtea hasiera, irailaren 7an HH eta LH eta irailaren 12an DBH

  • Ikasturte bukaera, ekainaren 19an DBH, HH eta LH

Nafar Gobernuak eratutako egutegiaz gain, beste jai egunak hauek izango dira:

  • azaroak 2, abenduak 7 , otsailak 11, 12 eta maiatzak 2, 3.

SARRERA IRTEERAK

GOIZEAN

09:30:00

13:20 HH, LH

13:30 DBH

ARRATSALDEAN

14:15 DBH

15:05 HH, LH

16:45:00

GOIZEZ BAKARRIK

asteazkenean

09:30:00

13:30:00

Oharra: irailean eta ekainean, jantoki zerbitzua irekita dago, HH eta LHtzako ikasle garraiatuentzat.

Atezain automatikoa dugu eta 948 513 385 telefonoa ere eskura izaten da.

ZUZENDARITZAREN ORDUTEGIA

Ikasturte hasieran zehaztuko da.

SARRERAK ETA IRTEERAK

SARRERAK

Ikasleek bere kabuz sartzen dira eta normalean ongi joaten dira batez ere helduenak halere badaude txiki batzuk korrika joaten direnak lehenak izateagatik, horien eskuartzea denori dagokigu.

IRTEERAK

Tutoreak edo dagoen espezialistak zainduko du modu egokian egiteko. Poliki…..

Saioa burutzeko gelaz aldatu behar denean Espezialistak etorriko dira bila edozein modutan adosteko gauza bat da.

Era guztietan ikasleek klasean dauden bitartean PASABIDETAN lasai eta isiltasun giroan burutzea da helburu.

KOMUNAK

*Ganbaran ezik, solairu guztietan bi komun daude ikasleentzat eta bat irakasleentzat.

*Bigarren solairuko ikasleen komunen erabilera adostuta dago: 1. solairukoentzat eta 2. ganbarakoentzat. Era guztietan ikasle kopuru handia pilatzen da eta une batzuetan salbuespenak egin beharra dago, batzutan irakasleena ere erabiltzen dute.

*komuneko papera eta xaboiaz garbitzaileak arduratuko dira baina edozein modutan falta bada jakinaraztea komeni da.

*Sarrerako eta 1. eta 2. solairuetako komunetan botikina dago.

BAIMENAK ETA HUTSEGITEAK

Ikasleek baimena izan behar dute: *Etxera bakarrik joateko.

*Argazkiak ateratzeko

*kotxean eramateko (osasun zentrura…..)

*Inguruko irteerak egiteko.

IRAKASLEEN BAIMENAK ETA HUTSEGITEAK

*Hutsegitetan ikasleekin zer egin, idatzita utzi behar da.

*Hutsegiteak justifikatu egin behar dira.

*Baxak: fax-en bidez bidali behar dira “Giza Baliabide” sailera ( Zentralita: 848426409-426500) ahal den azkarrena, ikastetxera deitu eta originala poztaz bidali behar da.

JOLASORDUA

Jolasorduko zaintzarekin batera, goizeko sarrera eta garraiatuak diren ikasleen zaintza egin behar da.

GARRAIOA: lekunberriko taxia (Juani) ERRAZKIN ETA LEZAETA

Araitzko taxia (Javier) Intzakoak.

Leitzaran autobusa (zaintzailea du) Gaintza- Uztegi eta Arribekoak

Leitzaran autobusa (zaintzailea du) Azkarate eta Atallu.

ZAINTZAILEEK EGIN BEHARREKOAK

1.- Goizeko 9:15etan eskola eta solairu guztietako ateak ireki.

2.- Ikasle garraiatuak zaindu, autobusetik irtetzen direnetik gure ardura da.

Eguraldi onarekin kalean egoten dira eta gehienez sarrerako bankuan. Eguraldi txarrakin eskaileretan ere, gehienez lehen solairu bitartean, txirrina jotzen duen arte.

3.- Eguraldiaren arabera tokia erabaki:

Kanpoan kontutan eduki beharrekoa: -Ateak (sarrerak eta barrutikoa “giltza”)

-frontoiaren atzeko aldea.

Barruan kontuta eduki beharrekoa: – Komunak ireki (giltza)

                  • Baloi behatzak (Soinketako irakasleak kontrolatzen du)
                  • Pasabidea eta taldeen jolas eremua (pilota, futbola..)

Arratsaldean joan aurretik ordenagailu guztiak itzali zuzendaritzakoak ezik.

4.5. 3 URTEKOEN EGOKITZAPENA

AURREKO IKASTURTEA

Arduradunak

IKASTURTE HASIERA

Arduradunak

*Otsailean izena eman duten ikasleak, Sorgintxokoekin batera ikastetxera etortzen dira.

Haur hezkuntzakoek, hau da, 3, 4 eta 5 urtekoek ekitalditxo bat eskeintzen diete.

Elkarrekin haur hezkuntzako gelak bisitatu eta itzultzen dira.

*Ekainean:

– Bi egunetan etortzen dira.

Elkarrekin jolastu eta ekintza desberdinak egiten dituzte:

eskola erakusten zaie, senideekin egon….

– Bilera gurasoekin: Hezkuntz proiektua, eskolako funtzionamendua eta seme-alaben egokitzapenaren xehetasunak azaltzeko.

Zuzendaria eta HHko kordinatzailea eta

tutoreak.

Zuzendaritza eta HHko irakasleak ahal izan ezkero.

Zuzendaria eta HHko kordinatzailea.

Irailaren hasieran berriro gurasoekin elkartzen da, egokitzapenaren antolaketa azaltzeko, bilera honetako gidoia hau da:

*Iraila eta urri hasiera kontsideratzen dira egokitzapen aldia, haurrentzat aldaketa berri garrantzitsuak daudelako eta horretara ohitu behar dutelako: hasieran gelara, ondoren ikastetxera, jantokira goiz-arratsalde,….

*Egokitzapen aldi honetan haur bakoitzaren garapena desberdina da eta izango dira hasieratik primeran egokituko direnak, gehiago kostako zaienak edota krisiak izango dituztenak.

*Lehenengo egunetan (3 edo 4 izango dira, halare, urtero jarriko dira zenbat eta zeintzuk) haurrak goiz erdiz etorriko dira; batzuk 9:30-11:10 eta besteak 11:40-13:20. Ondoren guraso bakoitzari egokitu zaion txanda jakinarazten zaio.

Taldekatzeko irizpideak sexua , adina edo beste bat izan daiteke.

*Egokitzapen aldi guztian haurrarentzat erreferentzia izango den irakasleriaren izenak eta egunero eskola sarrera, atsedenaldi eta irteeretan…..egongo dira.

*Lehenengo egunetan gelaraino igotzea, gurasoek erabakiko dute, beraiek hobeki ezagutzen dutelako, halere kasu guztiak desberdinak dira eta bakoitza tratatuko da.

*Gurasoen jarrera naturala izan behar du eta koherentea.

*Garrantzitsua da oso hartutako erabakia errespetatzea. Hau da haurrari esandakoa betetzea. Ezinezkoa gertatuko balitz, tutoreak jakinaraziko die.

*Aipatutako lehen egunen ondoren haurrak goiz guztirako etorriko dira eskolara. Baten batek gehiago beharko balu hitz egingo litzateke.

*Garraio eta jantokiaren egokitzapena ere zehaztu behar da.

Zuzendaria, 3 urteko tutorea eta laguntzailea.

4.6. GURASOAK SINATU BEHARREKO AGIRIAK

  • Ikasturte hasieran, gurasoek lau baimen sinatu dituzte: eskolaz kanpo egingo diren ateraldiak, eskolan egiten diren irudi-hartzeak, larrialdi baten aurrean osasun zentrora eramateko eta eskolatik nahiz autobus geltokitik etxera bakarrik joateko.

eta hau ikasturte osorako baliagarria izango da.

  • Ikastetxeak antolatzen baditu, irteera osagarrietan, agiria sinatzea. Agiria sinatu gabe balego ikaslea etxean edo eskolan geratuko litzateke.

  • Ikaslea ikastetxetik arazo zehatz batengatik atera behar badu. Kasu honetan gurasoa edo familiako norbait (18 urte dituena) ikaslea jasotzeaz arduratuko da.

Eraskin hau, sinatu ondoren, arren tutoreei itzuli.

NIK …………………………………………………..GURASO/TUTOREAK BAIMENA EMATEN DUT

NIRE SEME/ALABA(RI-EI)……………………………………………………………………………………………

ESKOLAZ KANPO EGINGO DIREN ATERALDI GUZTIETARAKO.

(SINADURA)

NIK …………………………………………………..GURASO/TUTOREAK BAIMENA EMATEN DUT

NIRE SEME/ALABA(RI-EI)……………………………………………………………………………………………

ESKOLAN EGITEN DIREN IRUDI-HARTZE GUZTIETARAKO.

(SINADURA)

NIK …………………………………………………..GURASO/TUTOREAK BAIMENA EMATEN DUT

NIRE SEME/ALABA(RI-EI)……………………………………………………………………………………………

LARRIALDI BATEN AURREAN, OSASUN ZENTRORA ERAMATEKO (kotxez, oinez, taxiz…).

(SINADURA)

NIK …………………………………………………..GURASO/TUTOREAK BAIMENA EMATEN DUT

NIRE SEME/ALABA(RI-EI)……………………………………………………………………………………………

ESKOLATIK EDO AUTOBUS GELTOKITIK ETXERA JOATEKO .

(SINADURA)

4.7. IKASTORDUETAN GERTATURIKO GAISOTASUN ETA ISTRIPUAK

Tutoreen esku geratuko da lehenbait lehen gertatutakoaren berri adieraztea.

Tutoreak erabakiko du sendagilearengana eraman edo ez.

Zerbait gertatzen denean, ikaslea etxera joan aurretik tutorea gurasoekin harremanetan jarriko da. Gurasoei larrialdietarako telefonoa eskatu zaie.

Horrez gain, beharra duen ikasle hori, osasun zentrora, oinez, kotxez edo taxiz eraman ahal izateko, gurasoei baimena sinatzea eskatu zaie.

Jangelan edo jolasgaraian norbaiti zerbait gertatuko balitzaio eta ikasle horren tutorea ikastetxean ez balego, ardura hori, arduradunaren esku geratuko litzateke.

Sendagilearengana eramanez gero, agiria eskatuko zaio. Gertatzen den egun berean, bai gurasoak baita zuzendaritza ere jakinaren gainean egon behar du.

4.8.URTEBETETZEAK ETA GOSARIAK:

H.H.n martxan daramagu egunero fruta jateko ohitura ikasleei transmititzea. Horretarako, ikasleek etxetik ekarrita edota Nafar Gobernutik astero ekartzen diguten fruta, patio orduan jaten dute ikasleek, hura haien hamaiketakoa bihurtuz. Komenigarria iruditzen zaigu, haur hezkuntzak atxikituriko ohiturarekin jarraitzea eta gurasoei behintzat kurtso haserako bileran hura transmititzea. Osasuntsu jatearen gaiarekin jarraituaz, urtebetetzetan, ikasleek bizkotxoak, patata tortila, galleta edota pastak ekartzea eskatzen da. Gure asmoa litxarkeriak ekiditea izanik. Ikasleek gozoren bat ekarriz gero ez litzateke eskolan banatuko eta etxera eraman beharko lukete bueltan.

4.9.AGATA DEUNAKO BATZORDEA

Batzorde hau sortu zen Agata Eguna bezperako ekitaldia antolatzeko. Beti otsailaren 4an, arratsaldean ospatzen da, urtero herri desberdinean ikasle bakoitzaren identitate eta nortasuna sendotzeko. Eskolaz kanpoko ekintza bat da baina eskola ordutan prestaketa eta motibatze lanak egiten dira. Parte hartzea ez da derrigorrezkoa baina komenigarria bai motibazio lanaren jarraipena delako. Eskea egiten da eta ateratakoa eskolako beharrak ornitzeko erabiltzen da. (liburu, joku…)

NORK OSATZEN DU

ZER EGITEN DA

NOIZ

NON ETA NOLA

BALORAPENA

* Zuzendaria.

* Euskera Batzordeko ordezkaria. (Irakaslea) eta Musikako irakaslea.

* Guraso Elkarteko bat.

* Aralar Musika Eskolako bat.

* Ospatu behar den herriko guraso bat.

*Euskera Zerbitzuko teknikaria.

Lehen hiruhilekoan bilera bat antolatzeko eta lanak banatzeko:

Antolaketa: herria, hasiera non eman, geldiguneak, ibilbidea, entsaioak, bertso, musika, merienda

Eskolak: -Oharrak gurasoei.(Zuzen.)

– Gaia landu, abestiak;bertsolaria (eusk irakasleak)

– Entsaioak. (Musikako irakasleak)

Gurasoak: Ibilbidea, geldiguneak, merienda prestatu.

Musika Eskolak: Girotzeko musika bideratzen du.

Euskera teknikariak: Publizitatea lanak:

Egitaraua urtarrilako Mailope aldizkarian eta Aralar irratian ekintzaren aurreko astean.

Eguna zehatza da eta ordua arratsaldeko bostak.

Batzordeak erabakitako herrian ibilbidea burutzen da.

Lau edo bost geldialdi egiten dira, bakoitzean Agataren bertsoak abesten dira akordeoiarekin lagunduta, gero koplak bertsoz tartekatuz.

Geltokitik geltokira kalejira eta bukatzean merienda.

Normalean Bertso eskolako bertsolarik hartzen du parte eta ezin denean ikasleek prestatutako koplak abesten dira.

Otsaila edo martxoan bilera egiten da balorapena egiteko.

Akta jasotzen da eta urteko memorian azaltzen da.

Balorapena egiteko erizpideak:

*Antolaketa

*Musika

*Bertsoak

*Merienda

*Parte hartzea

*Publizitatea

*Eskearen erabilpena

*Hurrengo urteko herria erabaki.

4. 10 –GABONETAKO BATZORDEAREN EGINKIZUNAK

Parte-hartzaileak

Ekintzak

Noiz

Harremanak

Erabakiak

Ikasturte hasieran batzordeko kideak aukeratzen dira: 4 irakasle.

HH, LH (2) eta DBH

Batzordea osatu

Aurreko ikasturteko balorapena irakurri.

Tutore bakoitzak egin behar duen ekitaldi mota adierazi beharko du: hizkuntza, denbora…

Olentzero eta Mari Domingi prest dauden ala ez jakitea

DBHko ikasleek gurasoentzako programa eta ekitaldia aurkezteko gidoia prestatuko dute.

Apaingarriak jarriko dira:

1. maila: zuhaitza

3. maila: hizkiak

5. maila: Olentzero eta Mari Domingi

Entsaioak: bi egingo dira. Hator-hator, Olentzero (rokeroa), Mari Domingi eta hogeitalaugarrena.

Gelako oparia. Irakasleek eta zuzendariak adostutakoaren arabera erosiko dira.

Txistulari, Olentzero, Mari Domingiren opariak (bonboiak) eskolak erosiko ditu. Teknikariari ezik (ez duelako nahi).

Baita gelatan banatzeko goxokiak ere (Rosa denda).

Txokolatea egiteko gaiak ere eskolak ordainduko ditu.

Iraila edo urrian lanean hasi.

Azaroaren hasieran.

Azaroaren bukaeran

Abenduaren hasieran prestatu eta aste bete lehenago banatu.

Bi aste lehenago. Goiko ganbaran gordeta daude.

Bi arratsaldez, azkeneko ordu-erdian. Zehaztu behar da.

Hiruzpalau egun lehenago erosita egotea komeni da.

AMMA (bezperako ekitaldia zehaztea)

Guraso elkartea (Olentzero eta Mari Domingi; txistulariak; zakua)

Jonan teknikaria (musika eta mikrofonoa)

Zuzendaria AMMAko zuzendariarekin hitz egitea.

Zuhaitzaren ondoan goizero Cda martxan jarriko da. Sarrera zaintzen dutenek egingo dute.

Ikastetxeko musika irakasleak zuzenduko ditu entsaioak.

Mari Domingi abesti berria izanik aldez aurretik ikasi beharko da.

Txokolatea, esnea, bizkotxoak… sukaldariak erosiko ditu.???

4.11- IHAUTERIEN FUNTZIONAMENDU EGOKIRAKO EGINBEHARRAK:

BATZORDEAK:

-Gaia aukeratzeko DBHko ikasleekin bildu.

– Irakasleei eta gurasoen ordezkariei gaiaren berri eman.

– Taldekatzeak egin eta bakoitzari zein mozorro dagokion esan.

Ereduak paperean eman.

– Material eskaera egin.

– Musikaz arduratu.

Gurasoen ordezkariekin bildu.

– Irakasle espezialistak zein taldetan joanen diren zehaztu.

– Ingurutxorako bikoteak egin eta tutoreei eman.

– Entsaioetarako egunak eta orduak zehaztu.

– Egitaraua egin.

– Ingurutxoaren entsaiorako Aitorrekin hitz egin.

– Txistulariekin hitz egin.

– Ogitartekoetarako osagaiak erosi.

IKASLEAK:

DBH:

– Gaia aukeratu.

– Ingurutxoa Aitorrekin ikasi eta irakasleei irakatsi.

– Dantzako koreografia musika irakaslearekin sortu.

– HHkoei inauteri egunean jazten eta desfilean lagundu.

– Miel Otxinen burua egin eta Miel Otxin desfilean eraman.

3.ZIKLOA:

– Miel Otxinen gorputza egin.

GURASOAK:

– Desfilean megafonia eraman.

– Desfilean bidea moztu.

– Eguneko apainketaz arduratu.

– Ogitartekoak prestatu.

– Mozorroak egiten lagundu beharren arabera.

– Ingurutxoa ikasteko gurasoentzat entsaioak antolatzea.

IRAKASLEAK:

– Sarrera apaindu.

– Mozorroak ikasleekin egin.

– Behar badute gurasoei laguntza eskatu.

– Zer material behar duten batzordeari esan.

– Dantzak ikasi eta irakatsi.

4. 12. KORRIKA BATZORDEA

KORRIKA bi urtetik behin ospatzen denez batzorde hau tokatzen den, ikasturte hasieran osatuko da. Euskera Batzordearekin koordinatuta dagokion ekintza antolatuko du. Korrika txikia Atalluko Idiazabaldik eskolara egiten da.

NORK OSATZEN DU

ZER EGITEN DA

NOIZ

NOLA

BALORAPENA

Euskera Batzordeko ordezkaria eta beste irakasle bat eta guraso bat.

Zuzendaritza

*Korrika txikia ospatu behar bada Foralei abisatu behar zaie . (Zuzendariak)

*Batzordeak informazioa ekarri, antolaketa lanak egingo ditu.

(gaia, ibilbidea, geltoki ezaugarriak, lekukoa, musika, merienda, publizitatea)

*Geletan gaia landu eta hala erabakitzen diren lanak egin. (irakasle guztiak)

*Guraso Elkarteak musikaz girotuko du.

*Buruko pankarta AEKk ekartzen du.

*Dorsala bakoitzak ekartzen duen kamisetara itsasten da.(Aurrean logoa eta atzean zenbakia)

*Bi hilabete lehenago baimena.

*Zehazten denean.

DBH: Idiazabal

6.maila:Azkarateko kruzea.

5.maila: Atalloarra

4.maila:Arribeko plazan

3.maila:Surtidorean

2.maila:Iraundiko aldapan

1.maila:Aparkaderoan

5 urte :Xamarginenea

4 urte :Toki Alay

3 urte :Amarena

Bukaeran merienda banatzen da. AEKk bolikao ematen zuen eta eskolako printzipioekin ados ez zegoenez azken urtean

Euskera Batzordeak bokata

jarri zuen eta AEKk (zumoak…).

Ekintza burutu ondorengo Klaustroan

balorapena egingo da.

*Antolaketa

*Parte hartzea

4. 13.KULTURALDIA

Azaroaren azken eta abenduaren lehenengo asteetan ospatzen da. Araitz- Beteluko Euskera Batzordeak antolatzen du,

Batzorde honetan Irakasleen eta Guraso Elkarteko ordezkari batek parte hartzen du. Ekitaldi honen barruan bi ekintza eskola eta ikasleekin lotura zuzena dutena dira: Euskera eguna (Abenduaren 3an goizez) eta Herri Kirolak (eguna zehaztu gabe).

Euskera Batzordea ordezkatzen duen irakaslea, koordinatzailea da ekintza hauek burutzeko eskola ordutan egin behar diren lanetan baina irakasle guztiek parte hartzen dute modu batean edo bestean.

EUSKERA EGUNA

ZER EGITEN DA

NOIZ

NOLA

BALORAPENA

Gela bakoitzak

*Frontoia apaindu

*Gaia landu

*Parte hartzea motibatu

Bezperan

Euskerarekin lotutako marrazkia, ormirudia , lemak edo esaldien bilduma egiten dute

Urtarrilan irakasleriak baloratuko du.

*Emaitza

*Parte hartzea

*Zailtasunak

HERRI KIROLAK

ZER EGITEN DA

NOIZ

NOLA

BALORAPENA

HH eta LHn eta DBH baloratu egiten da.

*Koordinatzaileak ekintza antolatzeko, parte hartze eta baimen oharra prestatzen du.

Ekintza baino hamar egun lehenago gutxi gora behera gurasoei banatzen da.

*Tutoreek banatu eta jasotakoan Koordinatzailearen kasileroan utziko dute.

*Honek adinka denen zerrenda Kirol teknikariari zuzenduko dio.

Urtarrilan irakasleriak baloratuko du.

*Emaitza

*Parte hartzea

*Zailtasunak.

4. 14. IRTEERAK ETA ATERPEAK

Irteerak eta aterpeak egiteko hiru taldetan banatzen gara. Taldekatze hauek adina eta autobusa osatzeko erizpidetan oinarrituta daude. Ikasleen % 40ak ez badu parte hartzen bertan behera utziko da.

Taldeak :*Haur Hezkuntza

*Lehen eta Bigarren zikloak

*Hirugarren zikloa eta DBH.

Osagarriak

IRTEERAK

ATERPEAK

HAUR HEZKUNTZA

Bi egun eta gau bat pasatzea .

*Parte hartzen ez dutenak etxean geratuko dira.

Lehenengo eta bigarren zikloa

Bi, bat udazkenean didaktiko eta bestea ikasturte bukaeran didaktikoa edo ludikoa.

Hiru egun eta bi gau pasatzea.

*Derrigorrezkoa da parte hartzen ez duenak eskolara etorri beharko du, zuzendaritzak erabakitzen duen beste talde batekin egongo da eta tutoreak lana prestatuta utziko du.

*Ezingo da dirurik eta musika tresna, joku informatiko, mugikorrik …..eraman.

* Hamabost egun aurretik guraso bilera bat egingo da eta parte hartzaileak bete behar dituzten arauak bertan gogoratuko dira.

Hirugarren zikloa eta DBH

Bi, bat udazkenean didaktiko eta bestea ikasturte bukaeran didaktikoa edo ludikoa.

Aste txuria, urdina edo ingeleseko egiten dira tartekatuz

*Derrigorrezkoa da parte hartzen ez duenak eskolara etorri beharko du, zuzendaritzak erabakitzen duen beste talde batekin egongo da eta tutoreak lana prestatuta utziko du.

Ezingo da dirurik eta musika tresna, joku informatiko, mugikorrik …..eraman.

*Aurretik guraso bilera bat egingo da eta parte hartzaileak bete behar dituzten (arauak-ondorioak) bertan gogoratuko dira.

4. 15. JANTOKIA

Jantokiko partaideak

Sukaldaria

zaintzaileak

Arduraduna

Administraria

1

3

1

1

Enpresa ornitzailea: JANGARRIAK.

Kuota: Bi kuota daude bat garraiatuena, Departamenduak ezartzen du ordaindu behar dutena eta bestea garraiatuak ez direnena.

Ikasturte hasieran Eskola Kontseiluaren eginkizuna da urteko kuota jartzea

ta Arduraduna eta Administraria izendatzea.

Jantokiaren funtzionamendua

Eskolan ikasle garraiatu eta ez garraiatuak ditugu. Zuzendaritzak banatuko du zerrenda tutore bakoitzari. Jantokiari dagokionez, nahiko garrantzitsua da aipatutako aspektua eguneroko zerrenda aurrera eramateko orduan.

Hiru urteko ikasleentzat siesta zerbitzua eskeintzen da.

4.16. GARRAIOA

Lekunberriko taxia (Juani) ERRAZKIN ETA LEZAETA

Araitzko taxia (Javier) Intzakoak.

Leitzaran autobusa (zaintzailea du) Gaintza- Uztegi eta Arribekoak

Leitzaran autobusa (zaintzailea du) Azkarate eta Atallu.

Ikasturte hasieran bilera egiten da garraiolari eta zaintzaileekin, ikasturteko eginbeharrak argitzeko: ibilbide, geltokiak, garraiatu behar dituzten ikasleen zerrendak eta “gertakari koadernoa” banatzen zaie. Zerbait gertatu ezkero koadernotan isladatu behar dute eta Zuzendaritzari jakinarazi.

ESKOLAKO_ZAINTZAILEEK EGIN BEHARREKOAK

1.- Goizeko 9:15etan eskola eta solairu guztietako ateak ireki.

2.- Ikasle garraiatuak zaindu, autobusetik irtetzen direnetik gure ardura da.

Eguraldi onarekin kalean egoten dira eta gehienez sarrerako bankuan. Eguraldi txarrakin eskaileretan ere, gehienez lehen solairu bitartean, txirrina jotzen duen arte.

4. 17. LAGUNTZA UNITATEA

Laguntza unitatea Orientatzaileak eta Logopeda- PTk osatzen dute.

Ikastetxe honetako Orientatzailea Lekunberriko eskolarekin partekatzen dugu asteartero etortzen da.

Logopedia- PT, urtero beharren arabera Departamenduak izendatzen du.

Funtzioak: * Behar bereziak dituzten ikasleak diagnostikatu eta laguntza bideratu,

Ikasleari zuzenean, tutore edo guraso.

*Promozio Orientabide lanak egin, bai eskola barruan edo DBHn (ikasle-guraso) Leitzako eskolarekin.

*Eskolako kurrikuluman beharrezko den edozein zereginetan lagundu

*Zuzendaritzarekin kordinatuta lan egin.

4. 18. GIZARTE ZERBITZUA

Irurtzungo Zentruarekin dugu lotura.

Ikasturte hasieran Zuzendaritza elkartzen da ikasturteko plana egiteko eta bukaeran ikasturteko balorapena egiteko..

Ekintzak: Ikasleentzako (Drogomenpekotasuna, Sexualitatea, Publizitatea, autoestima, norberaren irudia…..eta beste batzuk lantzen dira)

Beharra izan ezkero familientzako laguntza ere bideratu daiteke.

One thought on “Gure eskola

  • 2013-11-05 at 7:16 pm
    Permalink

    Zenbat lan hartu duzuen hau dena idazten!

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.