Agata Deuna bezpera Gaintzan

Iaz, elur kontuak zirela eta, Gaintzara joaterik izan ez bagenuen ere, aurten aukera paregabea izan dugu bertan elkartu, etxez etxe kantari ibili eta atsaldeko ederra elkarrekin dastatu ahal izateko.

Inguruko herri guztietatik hurbildu ginen bertara eta bagenituen txistulariak, trikitilariak, eskusoinujoleak eta panderojoleak  ere, ibilbidea alaitzeaz gain, koplak eta bertsoak kantatzen lagundu zigutenak.

Gaintzako pakea eta ixiltasuna nolabait asaldatuz, aukera ezin hobea izan genuen bertako paisaia eta etxe dotoreak ikusteko.

Arratsaldea borobiltzeko, herriko elkartean “merienda itzela” eskaini ziguten. Hori bai, Eleetxeko Izaskunen taloak izan ziren “jaki erregeak”. A ze ilarak sortu genituen talo bila! Bikainak benetan!

Eskerrik asko Gaintzako herriari eta hurbildu zineten guztiei!

       324

016036032038

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.