Zein ametsekin hasi?

Kaixo familiak

Ikas Komunitatearen bidaian, amets egiteko garaia bukatu ondoren, jaso ditugun amets pila sailkatzen egon gara azken asteetan.

Sailkapena bukatu dugu, eta orain amets horiek egi bihurtzen hasteko batzordeak sortu nahi ditugu.
Baina, zein ametsekin hasi? galdera hori erantzuteko batzorde bat sortu behar dela uste dugu, denon artean erabakitzeko.

Beraz, komunitate osoko kideak gonbidatuta zaudete ametsen sailkapen hori bukatzeko egingo ditugun bileretara. Mezu hau zuei, gure ikasleen familiei bidaltzen dizuegu, baina eskertuko dizuegu zuek komunitateko beste kideei helarazten badiezue.

Momentuz, bi bilera egingo dira, eskolako liburutegian:
– Martxoak 1, osteguna, 14:15etatik 15:05era.
– Martxoak 6, asteartea, 16:45etatik 18:15etara.

Zuen zai gelditzen gara

AMETSEN SAILKAPENA

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.