IOTEAK 2018

Pasa den otsailaren 16an Araxes eskolan ioteak ospatu genituen. Beteluko ioteen bezperan giroa berotzen joan ginen. Marrazki bizidunak izpide hartuta, mozorro ezberdinak prestatu genituen: pottokiak, harriketarrak, minions, pipi, popeye eta oliviarenak besteak beste. Eguraldia lagun, herrian zehar ibilbide bat burutu genuen. Eskolatik abiatuaz herriko plazara joan ginen, bertan polka bat dantzatu genuelarik. Ondoren AMMA BETELU-ra… Jarrai ezazu IOTEAK 2018 irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta etiketatu da

AGUR EKAI!

Otsailaren 15ean, duela astebete egin zuen Ekaik bere buruaz beste. 16 urteko gazte transexuala zen Ekai eta bere amak, Ondarroan, bere etxean topatu zuen hilik. 5. eta 6. mailako hainbat ikaslek familia eta lagunen minarekin bat egin eta eskolako atarian muraltxo hau jarri dute.

Argitaratua
LH 3 gisa sailkatuta

Amets Fasea Bukatu da. Eta orain zer?

Ikas Komunitatearekin (IK aurrerantzean) hasi ginenetik 2017 urtean, ekintza ugari burutu ditugu. Azkenetakoa zer nolako eskola nahi dugun amestea izan da. Amets garaia bukatu da eta orain aurrera jarraitzeko garaia iritsi da. Eta orain, non gauden kokatzeko, IK-aren inguruko laburpen bat egitea egokia litzateke. IK ikasketa dialogikoan oinarritzen da. Ikasketa dialogikoa 7 printzipioetan oinarritzen da:… Jarrai ezazu Amets Fasea Bukatu da. Eta orain zer? irakurtzen