Amets Fasea Bukatu da. Eta orain zer?

Ikas Komunitatearekin (IK aurrerantzean) hasi ginenetik 2017 urtean, ekintza ugari burutu ditugu. Azkenetakoa zer nolako eskola nahi dugun amestea izan da.

Amets garaia bukatu da eta orain aurrera jarraitzeko garaia iritsi da. Eta orain, non gauden kokatzeko, IK-aren inguruko laburpen bat egitea egokia litzateke.

IK ikasketa dialogikoan oinarritzen da. Ikasketa dialogikoa 7 printzipioetan oinarritzen da:

Beraz pixka bat argitzeko hauek dira IK-ren 7 oinarriak:

Dialogo igualitarioa (berdintasunezko elkarrizketa): beste pertsonekin hitz egin norbere iritzia inposatu gabe.

Adimen kulturala: adimen akademikoaz gain, adimen praktikoa eta komunikatiboak osatzen ditu adimen kulturalak. Pertsonen gaitasun desberdinak aprobetxatzean dago gakoa garapen indibiduala lortu eta ongizate amankomuna lortzeko.

Eraldaketa: desberdintasunak eta aukera faltak bultzatzen dituen egoerak aldatzeko beharra adierazten du.

Dimentsio instrumentala: IK ikasleek gehiago ikasteko sortzen da. Helburu unibertsal hau lortzeko edozein hezkuntza bazterketa edo banaketa ukatzen du.

“Creación de sentido”: ezagutza pertsonen artean sakabanatuta dago eta modu dialogikoan eta aukera berdintasunean konpartitu behar da. Askatasunez eta dialogo igualitarioaren bidez zentzua eratzen dugu, denon arten.

Solidaritatea: hezkuntza eragile guztien konpromezu eta solidaritatea beharrezkoak dira arrakasta izateko. Denon partaidetzarekin ikasketa leku guztietara zabaltzen da, eskola barruan eta kanpoan, eta inor ez da baztertua geratzen.

Desberdintasunen berdintasuna: kultura eta personen arteko desberdintasunak onartzen dira aberastasunaren oinarritzat. Aberastasun horren gainean eraikiko da oraina eta amestuko da etorkizun hobea.

Hori horrela izanda, zein dira Beteluko Araxes eskolak bilatzen dituen helburuak IK bihurtuz? Laburbilduz esan dezakegu 3 direla helburu nagusiak:

Ikasleek gehiago eta hobeto ikastea.

IK-eko kideek beren ikasketen eta bizi diren gizartearen garapenaren protagonista aktiboak eta konprometitutak izatea.

Eskolako bizitza demokratizatzea gurasoen eta Beteluko eta bailarako beste erakundeen partaidetza aktiboaren bidez.

Benetako IK bihurtzeko eta aipatu ditugun helburuak lortzeko ezinbestekoa da komunitateko kideen partaidetza. IK ez da metodologia aldaketa bat, baizik eta ikasle, irakasle eta komunitateko edonor haurren heziketan parte hartzen duena. IK-an zientifikoki demostratuta dauden arrakastazko jarduerak egiten dira eta bat o beste aipatzeko hauek dira: tertulia literarioak, talde interaktiboak… Eta aldi berean batzorde mistoen bidez lortzen dugu amestu dugun eskola horretara hurbiltzea. Hori dela eta, guretzat oso garrantzitsuak dira komunitateko kideek egiten dituzten ekarpen guztiak, bakoitzak al duen moduan.

Momentu honetan, amestu ditugun ametsen sailkapena egiten ari gara. Sailkapen hau egiteko prozesuan gurasoen laguntza izan du eskolak. Sailkapenaren ondoren, batzorde bat eratuko da erabakitzeko zein ametsek duten lehentasuna eta zein amets hasiko garen egi bihurtzen. Hori erabaki ondoren, amets horiek burutzeko batzorde mistoen eraketa egingo da.

Ikusten duzuenez, IK-an lan handia dago egiteko eta eskolako ateak zabal zabalik daude komunitateko edozein kiderentzat, ekar dezakeen edozer gauza egokia izango denaren zalantzarik ez dugulako. Bakoitzak al duen eta nahi duen moduan lagundu dezake, ez pentsatu ez duzuela ekarpenik egiteko, noski baietz! Animatu eta parte hartu. 

Posta elektronikoa: ikasko.araxes@gmail.com

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.