Noiz izango dugu martxan jartzeko aukera?

Aste hauetan izugarrizko bueltak emanten ari gara gure ametsei. Noiz izango dugu martxan jartzeko aukera?

Batzuk, errezenak, aurrera eramateko aukera izango dugu, denon laguntzarekin, ikasturtea bukatu baino lehen.Asteko gogoz gaude!!

Beste batzuk, datorren urterako edo hurrengorako utzi beharko ditugu. Nahiko genuke errazago izango balitz! Baina dirua behar duten amets horiek edo prozesu bat behar dutenek, pixka bat itxaron beharko dute.

Asko amestu dugu eta hori zoragarria da, baina hau guztia aurrera eramateko guztion laguntza eta denbora pixka bat behar dugu prozesu guzti hau motzagoa izan dadin.

Beraz, batzorde mistoetara apuntatu. Horrela dena azkarrago joango da!!

Eta gerorako utzi beharko ditugunak?Hauek amestu ditugunak, ez dugu itxaropena galduko, dena iritsiko da. Beste ametsak nola hazten diren ikusten ditugunean, motzagoa egingo zaigu itxarotea.

Argi duguna da, gure ametsetako bat jada bete dela.

Gure komunitateak, gure haurrak ongi hezita dauden eskola batekin amestu du, baina, batez ere amestu dugu, gure haurrak, haurrak izateko denbora gehiago izatearekin.

Jardunaldi jarraia onartu da!!. Lehengo ametsa…… beteta!!!
er sueño…¡Conseguido!😄

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.