GORRITI , 4 mendeen eragina soinean daraman “artista” gurean
Ekainaren lehenengo egunean, bisita aparta izan genuen eskolan. Bigarren mailako haurrek Juan Gorriti “artista” elkarrizketatu zuten liburutegian. Eskolara etortzen zen lehenengo aldia zela esan zigun. Ez genuen aspertzeko tarterik izan: galderak egin eta erantzun ahala marrazki bana egin zigun. Bere bizitzako kontu asko ikasi genuen eta munduan zehar txoko askotan ibilitako “bizitzaren filosofo” honek gozarazteaz gain, berak ere izugarri ongi pasa zuela esan zigun,berarentzat oparia izan zela. Natura eta haurrak kuttunak baititu bihotzean. Guztiontzat plazerra izan zen! Eskerrik asko, Gorriti!