HEZURREKIN JOLASEAN

Giza hezurdura ikasten ere aritu gara eta kartoizko zilindroak erabiliz hezurdura handi bat egitea bururatu zaigu. Hona hemen emaitza. Ikusi nahi baduzue lehenengo solairura igo eta ikus dezakezue.

Bailarako iragana ezagutuz

Jose Mari Buldainen bisita izan genuen LH6-ko ikalseek. Astelehenean etorri zen gure gelara Betelun egon zen balnearioaren inguruan zenbait kontu kontatzera eta horretaz gain orain dela urte dexente Betelu eta Araitz nolakoa zen kontatzera;txokolate fabrika bat egon zela Betelun, kotxeak konpontzeko tailer bat egon zela garai haietan, nahiz eta Betelun eta Araitzen oso kotxe gutxi… Jarrai ezazu Bailarako iragana ezagutuz irakurtzen

Argitaratua
LH 3 gisa sailkatuta

Emakumeen paper garrantzitsuaren inguruko lana LH6-n

LH6-ko ikasleak emakumeen nazioarteko eguna dela eta, gaiaren inguruan lanean aritu dira. Historian zehar egon diren emakume garrantzitsuenetako batzuk ezagutu dituzte (Nefertiti, Agatha Christie…) eta beste aldetik, euskal gizartean esparru desberdinetan paper garrantzitsua duten emakumeak gogorarazi dituzte(Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio,Maialen Iriarte, Nerea Urbizu,Toti Martinez de lezea…). Egindako lana, egin dituzten bi hormairuidetan ikus dezakegu.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Gabonetako bideoa

Badira ia hiru hilabete araxes eskolan gabonak ospatu genituela. Bertan egon ez zinetenak ikusi ahal izateko eta egon zinetenak gogorarazteko bideo bat dauzkazue eskura. Denbora pasa arren, seguru gustora ikusiko dituzuela egun horretan egindako antzezpenak. Ondo pasa!! https://drive.google.com/file/d/1PO-nb4GJnmjDs6-0J03tbBvBaE22enIn/view?usp=sharing

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Eskolako baratza martxan da!!

Dakizuen bezala, ikas komunitate proiektuan berneratu ginenetik batzorde misto desberdinak dauzkagu eskolan. Horietako bat “Baratzeko batzordea” da. Aurtengo ikasturteko erronketako bat, eskola ondoan dagoen lur eremua probestuz, eskolak baratza erabilgarri bat izatea da. Batzordean bilerak egin ditugu plangintzaren inguruan eta atzotik eskulanari ekin zaio. DBH2-ko ikasleen laguntzari esker lur eremuko belar txarrak kendu eta lurrari… Jarrai ezazu Eskolako baratza martxan da!! irakurtzen