Dakizuenez, atzodanik martxan da 21. korrika. Garestik abiatu eta Gasteizen amaituko da, 12 egunetan Euskal Herria osoko txoko ezberdinak bixitatuko ditu. Guk Betelun korrika txikia ospatuko dugu, astelehena Apirilak 8 eguerdiko 12etan hasiko delarik. Denak gonbidatuak zaudete!!!! Honekin lotuta, eskolako ikasleek korrikaren lotutako mural batzuk egin dituzte. Oso politak dira eta ikusgarri dituzue hementxe bertan… Jarrai ezazu KORRIKA BADATOR!!! irakurtzen
Eguna: 2019-04-05
HH eta 3. zikloko ikasleak
Urte batzuk dira martxan jarri genuela dinamika hau. 3.zikloko ikasleek HH-ko ikasleei liburu bat irakurtzen diete, horretarako lehenago etxera eraman eta honen prestaketa egiten dute gero txikienei irakurtzeko. Oso dinamika polita eta aberasgarria, bai zaharrenak eta bai txikienak momentu oso polita bizitzen dute.