TOLOSAKO TOPIC

Tolosako Topic, txotxongiloen museoan hitzordua genuen eta gure taldeko bi kide “gaixorik” zeudelako  kezkatuta geunden. Baina ez, ahalegina egin eta hantxe agertu ziren biak gurekin batera joateko. “Lur” antzezlana eskaini ziguten. Bai polita, neska gorputza zuen mutil baten bizipenak. Aitona benetan zoragarria zuen!. Museoan dauden 2 200 txotxongiloen artean ibili eta bakoitzak gure txotxongiloa eraiki ondoren, bertan emanalditxoak egiten aritu ginen. Ohartu baino lehen etxera itzultzeko ordua iritsi zitzaigun! A, eta a ze sorpresa bazkaldu genuen tokian tailertxo batean Gorritiren lanak erakutsi zizkiguten. Hau bai ezustekoa!

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.