Bizi dugun egoera zail honetan, LH2ko neska-mutilek izugarrizko zortea izan dute. Lekunberriko igerilekuan 15 eguneko ikastaroa egiteko aukera ongi aprobetxatu dute. Ongi pasatzeaz gain, izugarri ikasi dute. Bejondaizuela!
Egia esan igerilekua ia osorik beraientzat bakarrik izan dute eta oso berezia izan da. Bi begirale izan dituzte, biak bikainak eta irakasteaz gain beraiekin jolastu ere egin dute. Eskerrik asko!
Taxiz egindako joan-etorriak eta aldagelan sortu diren elkarrizketak eta xelebrekeriak ere “bereziak” eta kontuan hartzekoak izan dira. Nik esango nuke beraien arteko harremanak hurbildu, sendotu eta goxatu egin direla.
Zorionak, lagunak, zuen portaera eta parte hartzea bikainak izan dira! Urria amaitzeko modu ezinhobea!