“GAU BELTZA” BETELUKO AMAVIR-EN

Urriaren 31n, Beteluko eskolako LH2 eta LH3ko haurrak, Eleni “ileapaintzaileak” luzatutako  gonbidapena onartuz,  Amavir-era joan giren “Gau Beltza” ospatzera.

Hasteko,  “sorginak” eta “adarbakarrak” ongi etorria eman ziguten. Haur bakoitzak bere burua aurkeztu (izena eta nongoa zen esanez) eta aurrean eserita, maskara eta guzti, zeuden egoiliarren artean ezagutzen zuenarengana hurbildu eta agurtu zuen.

 Ondoren, egoiliarrek, Gau Beltzaren esanahia eta garai bateko ohiturak azaldu zizkiguten eta beraiek prestatutako koreografia eskaini ziguten.

 Segidan, ikasleek, aurreko larunbateko “San Simon eta San Juda” eguna kontuan hartuta prestatutako kanta eta koreografia eskaini zuten. Harrera bikaina izan zuen.

 Giro ezin hobean, poz pozik eta alai-alai, elkarrekin argazki bat atera eta agurtu genituen.

 Kanpoko oiloei begira geundela, bi egoiliar topatu genituen. Eguraldi bikaina aprobetxatuz, beraien familiekin bueltatxo bat ematera joan zirela esan ziguten. Ikasleak berehala  prest agertu ziren beraien koreografia eskaini zieten esker ona jasoz. 

Eskolarako bidean topatu genuen guztia aipatuz (kalabazak, armarriak, antzarak, baratzeko landareak izendatuz…abiatu ginen eskola aldera. 88 urteko gizon batekin ere hitz egin genuen. Bere etxe atarian eguzkia hartzen ari zen. Umeak ikusi eta gurekin hitz egitera altxatu zen. Intzatik etorri omen zen 8 urterekin eta geroztik hantxe bizi da, orain Nikaraguako emakume baten laguntzaz. 

Eta horrelaxe, salto eta brinko, eskolara itzuli ginen. 

                                                                         “Araxes ikastetxeko LH2 eta LH3ko ikasleak”

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.