Kaixo familia! Iritsi zaigu lehen erronka egina. LH3-ko Norak bidali digu hain zuzen ere, Zorionak Nora!! Oso ongi egin duzu. Igelaren oreka egin du, eta zeinen ongi mantentzen duzun oreka bi besoen gainean!! Lehenengoa izaten omen da zailena, behin lortuta ea gehiago iristen zaizkigun. Animatu guztiok eta parte hartu!!! https://drive.google.com/file/d/1wDDlEhKhnOKe-Go3ep2szyiywfKF_NXw/view
Egilea: Administración
Maiatzako erronkak
Kaixo! Gorputza mugitzeko prest? Hemen gatoz proposamen berri batekin! Zuen gaitasunak martxan jartzeko asmotan erronka desberdinak eskeintzen dizkizuegu zuen etxeetan egin ditzazuen. Zailtasun ezberdinetakoak daude, beraz aukera desberdinak dauzkazue. Erronkak egiten dituzuela ikusteko, grabatu zuen erronkak eta bidali guri, eta blogean denekin partekatuko ditugu. Animatu parte hartzera! https://docs.google.com/document/d/1dADnl0XOdgNXS1l2E1zCxRn3ezyPNga_Ef9WbR0j-iE/edit?usp=sharing Zuen erronken grabaketak bidali nahi badituzue email… Jarrai ezazu Maiatzako erronkak irakurtzen
#NikEtxeanEsperimentuak
https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/media/esperimentuen-pdf-ak/maiatzeko-erronken-egutegia_2020.pdf Maiatzaren 4tik aurrera, Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak proposamenaren maiatzeko egutegia jarri du martxan, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko. Astelehenetik ostegunera erronkak izango dira, eta, ostiraletan, ikertzaile gazte batekin solasaldia. Irudimena eta neuronak astinduko dituzte erronkek; “mezu sekretuak” enkriptatu eta desenkriptatu, hologramak sortu, barazkietan dauden margoak erauzi, motorrik gabeko hegazkinak eraiki, munduko bitxikeriak behatzeko proposamenak egin… Jarrai ezazu #NikEtxeanEsperimentuak irakurtzen
Piratak altxorraren bila
Kaixo familia! 7 urteko neska batek, Junek, zuen laguntza behar du. Altxor baten mapa aurkitu du eta zuen laguntza behar du mapa honetan aurkituko dituen jolas eta egoerak aurrera eraman ahal izateko. Lagundu nahi al diozue? Klikatu hurrengo esteka eta gozatu abenturarekin!! IZAN PIRATA!!! https://sites.google.com/view/piratasarrera/p%C3%A1gina-principal
ATERA ZURE KOLOREAK
Aralarren magalean bizi den aztiak, Juan Gorritik, proposamen bat luzatu die munduko haur guztiei: egin marrazki bat eta bidali. «Munduko haur guztiak besarkatzen direnean jaioko da askatasuna, kolorez beteta». Juan Gorriti margolari eta eskultore nafarraren mezua da, koronabirusaren krisi eta konfinamendu egoera honetan idatzia. ‘Atera zure koloreak’ izena jarri dio martxan jarri duen ekintzari. Honako… Jarrai ezazu ATERA ZURE KOLOREAK irakurtzen
Koronabirusa ikasleentzat
Art-eko arloan, gaur egun bolo bolo dabilkigun gaiaren inguruko hausnarketa bat egiteko parada izan dute. Ikalseek marrazki edo eskulan bidez adierazi dute koronabirusa hitza entzunda zer datorkien burura. Hemen dituzue egin dituzten artelanak: