Tinkoren Euskara Zinema Aretoetara programa behin-behinean bertan behera geratuko da eta #EtxeanTinko ekimena jarriko da abian, DOHAINIK Nafarroko hezkuntza sarearentzako. https://mailchi.mp/26e4d59388a2/tinko-euskara-elkartea-etxeantinko-ekimenaren-aurkezpena-7842562?e=bc7ee56893 Norbait interesatua balego, jaltuna1@educacion.navarra.es emailera bidali zein pelikula ikusi nahiko zenuketen eskaera egin ahal izateko. Gogoratu azken eguna maiatzak 14 dela. Mila esker!!
Egilea: Administración
Bigarren erronka hemen dugu
Iritsi zaigu bigarren erronka. Kasu honetan, irakasle batek egin du. Jonek goilara ahoan sartu eta arrautza erori gabe mantentzen zuen bitartean 8 flexio egin behar zituen. Lortu du egitea eta hemen duzue bere bideoa: https://drive.google.com/file/d/1JMXTFNxQ4qOceBrTCsv7E-jQXJfOw2Q3/view?usp=sharing
Lehen erronka iritsi da!!
Kaixo familia! Iritsi zaigu lehen erronka egina. LH3-ko Norak bidali digu hain zuzen ere, Zorionak Nora!! Oso ongi egin duzu. Igelaren oreka egin du, eta zeinen ongi mantentzen duzun oreka bi besoen gainean!! Lehenengoa izaten omen da zailena, behin lortuta ea gehiago iristen zaizkigun. Animatu guztiok eta parte hartu!!! https://drive.google.com/file/d/1wDDlEhKhnOKe-Go3ep2szyiywfKF_NXw/view
Maiatzako erronkak
Kaixo! Gorputza mugitzeko prest? Hemen gatoz proposamen berri batekin! Zuen gaitasunak martxan jartzeko asmotan erronka desberdinak eskeintzen dizkizuegu zuen etxeetan egin ditzazuen. Zailtasun ezberdinetakoak daude, beraz aukera desberdinak dauzkazue. Erronkak egiten dituzuela ikusteko, grabatu zuen erronkak eta bidali guri, eta blogean denekin partekatuko ditugu. Animatu parte hartzera! https://docs.google.com/document/d/1dADnl0XOdgNXS1l2E1zCxRn3ezyPNga_Ef9WbR0j-iE/edit?usp=sharing Zuen erronken grabaketak bidali nahi badituzue email… Jarrai ezazu Maiatzako erronkak irakurtzen
#NikEtxeanEsperimentuak
https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/media/esperimentuen-pdf-ak/maiatzeko-erronken-egutegia_2020.pdf Maiatzaren 4tik aurrera, Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak proposamenaren maiatzeko egutegia jarri du martxan, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko. Astelehenetik ostegunera erronkak izango dira, eta, ostiraletan, ikertzaile gazte batekin solasaldia. Irudimena eta neuronak astinduko dituzte erronkek; “mezu sekretuak” enkriptatu eta desenkriptatu, hologramak sortu, barazkietan dauden margoak erauzi, motorrik gabeko hegazkinak eraiki, munduko bitxikeriak behatzeko proposamenak egin… Jarrai ezazu #NikEtxeanEsperimentuak irakurtzen
Piratak altxorraren bila
Kaixo familia! 7 urteko neska batek, Junek, zuen laguntza behar du. Altxor baten mapa aurkitu du eta zuen laguntza behar du mapa honetan aurkituko dituen jolas eta egoerak aurrera eraman ahal izateko. Lagundu nahi al diozue? Klikatu hurrengo esteka eta gozatu abenturarekin!! IZAN PIRATA!!! https://sites.google.com/view/piratasarrera/p%C3%A1gina-principal