GORPUTZAREN NEURKETA

Bakoitzak bere gorputza ere neurtu zuen, baina horretarako ohikoa den metroa ez genuen erabili, eskua baizik . Norberak bere eskua paperean estanpatuz neurgailua egin genuen eta bakoitzak zenbat esku neutzen zituen ikusi ondoren, paperean karratuak erantsiz grafiko bat osatu genuen.

Hondakinen kudeaketaren bideoa

DBH2-ko ikasleek eskolako hondakinen inguruko bideo bat burutu dute ikastetxe sostangarriko arloaren barruan. Bideo honekin, lehiaketa batean hartuko dute parte. Hondakinen inguruan eskolako funtzionamendua zein den azaltzen dute bertan.Bideoaren iraupenak 3 minutu baina gutxiagokoa izan behar zuen eta hemen beran duzue egindakoearen emaitza ikusi ahal izateko lotura. Ea zortea duten lehiaketan!! https://drive.google.com/file/d/1JV-zZVGBnVv0WSwaEnWu-pcqJaMCsW3Y/view?usp=sharing

Liburutegia martxan

Orain dela aste pare bat izan genuen ideiak uste genuena baina arrakasta handiagoa izan du. Gure ideia nagusia liburutegiari bizi berri bat ematea eta haurren irakur zaletasuna bultzatzea zen, eta horren bidean gaude. Gure ustez, haurrak gustora etortzen dira eta hori irakurtzeko bide bikaina da. Bestalde, haurrek ardura bat daukate , astero liburua ekartzea, eta… Jarrai ezazu Liburutegia martxan irakurtzen

Argitaratua
DBH,General gisa sailkatuta

Hazien inguruan ikasten

Berriro ere Jose Mariren bisita izan genuen, honako honetan, hazien inguruan aritu ginen hizketan. Bere jakintza transmititu zigun eta ikasleak arretaz entzun zuten. Gainera, bere etxetik haziak ekarri zituen eta ikasleek ontzi batzuetan landatu zituzten. Esperoan gaude ea zein den emaitza eta bide batez ateratzen diren landareak gure baratzean landatzeko irrikitan.

Argitaratua
DBH,LH 3 gisa sailkatuta

MEDIKUAREN TXOKOA

Gorputzaren gaia lantzen aritu garenez , etxe txokoa medikuaren txokoa bihurtzea bururatu zaigu. Etxetik ekarritako, fonendoskopioa, tentsioa hartzeko tresna, bendak, xiringak, maskarilak… jarri ditugu bertan eta ikasleak oso gustora aritu dira mediku eta erizain moduan.

Txangoa Zarautza

Asteazkenetik ostiralera izan ziren ziren 3. eta 4. mailako ikasleak Zarautzen. Kostaldeko hirian bi egun pasa dituzte eta Getaria ere bixitatu dute. Oso ongi pasa dute, gustora ibili dira. Hurrengoa noiz izango den irrikaz bueltatu dira!!

Argitaratua
LH 2 gisa sailkatuta