Astelehenean Donostira joan ziren egun pasa LH5 eta LH6-ko ikasleak. Eitb-ko estudieoetara eta Eureka zientzia museora joateko probestu zuten txangoa. Telebistaren beste aldea nolakoa den ikusi ahal izan zuten, atrapame si puedes-en grabaketa ikusi, bagoaz eta 3zpa4-ko platoak ikusi… Bestalde zientziak ematen dizkigun aukerez gozatu ahal izan zuten Eureka zientzia museoan. Gustora ibili ziren!!!
Egilea: Administración
JOLAS KOOPERATIBOAK
LH3-ko ikasleekin jolas kooperatiboak landu ditugu gaur eta banku suediarretan irizpide ezberdinen arabera antolatzeko esan zaie (adina, tamaina…). Oreka, bi hanketan ibili, lau hanketan ibili… landu dugu. Baita bankua ohatila bezala erabili eta kide ezberdinak bankuaren gainean eraman dituzte. Klase desberdina izan da eta oso ondo pasa dute!!
HAURRAK DITUEN BELDURREK NOLA LAGUNDU
Nerea Mendizabal-en bigarren hitzaldia izango dugu ostiral honetan. Dakizuenez, hitzaldi irekia da eta denak zaudete gonbidatuak. Animatu!!!
ARAXES ESKOLAKO IHAUTERIAK
Gaur eskolan euskal ihauteriak ospatu ditugu. Mozorro ezberdinak ikusteko aukera izan da, denak euskal kultura eta historiarekin erlazionatuak. Hauek izan dira mozorroak: TOLOSAKO DIANAKO PIJAMAK TUTERAKO ZIPOTEROAK UNANUKO MAMOXARROAK DURANGOKO SURRANDIAK MUNDAKAKO LAMIAK Eguraldia lagun, herrian zehar kalejira bat egin dugu. Lehenengo herriko plazara joan gara, bertan dantza egin dugularik. Ondoren kalejirarekin jarraitu dugu eta… Jarrai ezazu ARAXES ESKOLAKO IHAUTERIAK irakurtzen
Erleen inguruan solasean
Begoñaren bisita izan zuten LH6-ko ikasleek. Honek, bere erleen inguruko jakintza beraiekin partekatu zuen, jakintzaz gain, eztia eta kakahueteak eztiarekin nahastuta dastatzeko aukera izan zuten, a ze mauka!! Saio berezia eta era berean ederra, LH6ko ikasleei erleen mundua ulertzen lagundu zien Begoñak.
IHAUTERIETAKO DANTZEN ENTSEGUAK
Hasi gara ostiralean ihauterietarako prestatuak ditugun dantzak entsaiatzen. Gaur lehen entsegua izan da eta bihar burutuko dugu bigarrena, 12:35tan hain zuzen. Denok gonbidatuak zaudete bertan parte hartzera. Animatu!!! Hona hemen gaurko entseguaren irudiak: