Altxorraren bila

Kaixo denei! asteburua datorrela eta jolas bat proposatzen dizuegu etxean praktikan jartzeko. Baztango escape room-eko kideek sorturiko ekimena dugu hau, umeei asko gustatuko zaiela ziur gaude. Ondo pasa eta ea altxorra aurkitzen duzuen!!

Amaren eguneko oparia

Gure lankide Maite Gorrotxategik beste proposamen bat bidali digu, amatxoren egunerako oparia. Beran dauden argazkietan ikusi dezakuenez arrautzen kaxekin loreak egiteko proposamena da. Hauei nahi dugun lore itxurako forma emango genieke eta ondoren margotu. Ondoren, adartxo bat beharko genuke lorea edo loreak bertan jartzeko. Apaingarriak ere jar ditzakegu, botoiak adibidez. Beraz hauek lirateke materialak: -Arrautzen… Jarrai ezazu Amaren eguneko oparia irakurtzen

GURE TXALOAK ZUENTZAT

Kaixo familia! Egoera berezi honetan egiten ari zareten lana eta esfortzua bikaina da. Izaten ari zareten pazientzia eskertzeko eta itxialdia alaitu asmoz bideo bat egitea bururatu zaigu. Besarkada handi bat ikasle , guraso eta familietako kide guztiei! Animo!!! Dena ongi joango da eta laster ikusiko dugu elkar!!!Gustatuko zaizulakoan, hemen duzue esteka: https://drive.google.com/file/d/1PvYbz3cZ75dlgiT-EfAmXB1ZvzNCiAZQ/view?usp=sharing

Ene Kantak: Eskerrik asko

Duela urte batzuk gure komunitateko kide izan zen Nerea Urbizu. Ene kantak proiektuko sortzaileetako bat da bera, eta egun bizi dugun egoerarekin erlazionatutako kanta bat sortu berri dute. Hemen duzue kanta, Eskerrik asko!. Dantzatu eta abestu etxean, alaitasuna ez diezagutela kendu!!!

Oihalezko maskarilak

Gure lankide Maite Gorrotxategik, ostegunetan eskulanetako mundu magikora eramaten gaituenak, proposamen interesgarri bat bidali digu. Gauden garaian, hain garrantzitsu bihurtu diren aurpegiko maskarilak egiteko tutorial bat da, goiko marrazkiaren gainean klikatu eta nola egiten den azaltzen digun bideo bat ikusi ahal izango duzue. Animatu!! Seguru behar duen norbait aurkitzen duzuela!!

Etxerako proposamenak

Kaixo Familia! Zer moduz zaudete? Lehenik esan, gauden egoera berezi honetan zuen etxeetan dena ongi egotea espero dugula. Bestalde aipatu, blogean, eskuineko aldean, etxerako proposamenak txokoa sortu dugula. Bertan klikatu ezkero hainbat baliabide eskeintzen dituen orrialde batetara eramango zaituzte. Bizitzen ari garen egoera berezi honetan bai umeen eta bai gurasoen egonaldia arinago egiteko interesgarriak izan… Jarrai ezazu Etxerako proposamenak irakurtzen