ARALARREKO TXANGOA

Urriaren 18an, ikastetxe osoa Aralarren egon ginen. Hiru taldetan banatu ginen eta ibilbide desberdinak egin genituen. Bazkalostean, denok elkarrekin egon ginen, paraje eta eguraldi ederraz gozatuz. Hemen dago eguneko argazki sorta.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

ARALARRERA TXANGOA

TXANGOAREN IBILBIDEA ARALAR MENDIKATE ZAHARRA Guardetxea , Aralarreko erreferentea, ostatu, topalekua zena, 2009an suntsitua  izan zen. Aralar, duela 50 milioi urte altxaturiko goi-lautada da Kareharriz osatuta dago.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

AZKEN TXANGOA

Maiatzaren 31ean eskolako ikasle-irakasle guztiak Donostia aldera joan ginen. Hirugarren zikloko eta DBHkoak EITBra eta Txuri Urdinera joan ginen bisitan.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Konposta

Eskola osoa lanean jarri duen proiekto berria dugu konpostarena. Araitz Beteluko zaborra, hau da, ontzi berdera botatzen duguna, Tuteraraino doa. Hau, bai herriarentzat eta bai biztanlegoarentzat, gastu ekologiko eta ekonomiko handi bat da. Eskolari, ikasleekin lantzeko gai interesgarri bat iruditu zaio, eta horretarako, ikasle guztiak lanean jarri ditu: HH eta 5. maila-ko ikasle bitartekoak zaborra… Jarrai ezazu Konposta irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Korrika Txikia

Joan den martxoaren 22-an, udaberriariaren haserarekin batera, Araxes Eskolako neska mutilek korrika egiteko zapatilak jantzi, mila koloreetako dorsala elastikoak bularretan itsatsi eta ezpainetan euskararekiko eta Euskal Herriarekiko irribarre bat margoturik, ttipi-ttapa, Atalluko azken puntatik eskolaraino, korrika eta kantuka abiatu ziren. DBH-ko ikasleek Korrika txikiari Atallun hasera eman zioten arratsaldeko 3 t’erdietan eta apurka apurta beste… Jarrai ezazu Korrika Txikia irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta