Etxean goxo euskaraz

Kaixo guztioi! Egun berezi, desberdin eta zail hauetan etxean denbora asko pasa beharra dagokigu. Egunak luze joaten dira eta hemen proposamen bat doakizue. Etxeko ordu horiek euskaraz eta goxotasunean igarotzeko dokumentua hainbat atalez osatua. Seguraski ongi etorriko zaigula guztioi, animo eta aurrera!!!

GORA EMAKUMEAK!!

Euskal dantzetako extraeskolarreko ikasleek martxoak 8ko egunarekin bat eginaz, koreografia bat egin dute emakumeek gure gizartean dute garrantzia aldarrikatuz. Oso ekimen polita izan da, parte hartu duten ikasleak gustora aritu dira eta hau beste ekarpen bat da gizartean denon arteko berdintasuna lortzeko bidean. Halako ekarpenak beti direlako ongi etorriak eta garrantzistuak, zorionak parte hartu duzuen… Jarrai ezazu GORA EMAKUMEAK!! irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Eskulanetako erronka

Eskulanetako tailerrean mural bat egitekotan gabiltza. Horretarako, zuen laguntza behar dugu. Izan ere, mural hau tapoien bidez egingo dugu. Ur botilenak, esne kaxenak… denak izango dira baliagarri. Horretarako materiala lortzerako orduan erronka desberdinak planteatuko dizkiogu komunitateari,. Hona hemen lehenengo erronka: ” 2.000 tapoi martxoak 11rako”. Aldez aurretik, mila esker eta ea lortzeko gai garen!!!

Eskulanetako oparia

Dakizuenez, iaztik eskulanen tailerra dugu eskolan. Bertan Maite Gorrotxategi dugu sortzaile, eta iaz bezala aurten ere inauterietan Amavir-ko aiton-amonentzat opari bat egitea bururatu zitzaigun. Honela, inauterietako kalejiran gure eskolako kanta berria eta oparia eman genizkien. Gustora jaso zituzten bai kanta eta bai oparia. Errotzen ari den ekimena dugu hau, gure eskolaren ateak kanpora irekiz. Gutxirekin… Jarrai ezazu Eskulanetako oparia irakurtzen

Santa Ageda

Aurten ere ospatu dugu Santa Ageda gure bailaran. Aurten Lezaeta eta Azpirotzen kantatzeko aukera izan dugu. Talde politta elkartu ginen eta arratsalde politta pasa genuen, ohiko koplak eta bertsoak kantatuz. Ondoren afari merienda ederra egin genuen. Urteroko usadioari eusten diogu, eta ea gure kantuek lurra esnatzeko balio izan duten.

Dantza entsaioak

Dakizuen bezala, ostiralean ospatuko dugun inauteri festarako Ingurutxo, Karrika eta Bagara dantzak entsaiatzen ari gara. Hemen dituzue irudi batzuk.Hurrengo entsaioa ostiralean bertan izango da, 12:35tan. Badakizue dantzatzeko gogoekin bazabiltzate animatu!!!