Begoñaren bisita izan zuten LH6-ko ikasleek. Honek, bere erleen inguruko jakintza beraiekin partekatu zuen, jakintzaz gain, eztia eta kakahueteak eztiarekin nahastuta dastatzeko aukera izan zuten, a ze mauka!! Saio berezia eta era berean ederra, LH6ko ikasleei erleen mundua ulertzen lagundu zien Begoñak.
Kategoria: General
IHAUTERIETAKO DANTZEN ENTSEGUAK
Hasi gara ostiralean ihauterietarako prestatuak ditugun dantzak entsaiatzen. Gaur lehen entsegua izan da eta bihar burutuko dugu bigarrena, 12:35tan hain zuzen. Denok gonbidatuak zaudete bertan parte hartzera. Animatu!!! Hona hemen gaurko entseguaren irudiak:
IHAUTERIAK
Kaixo denoi: Datorren ostiral arratsaldean, otsailak 8, ihoteriak ospatuko ditugu eskolan. Hauxe da egin dugun plana, eguraldiaren arabera: Ateri baldin badago: -Bazal ondoren, 14:40ean ikasle guztiak eskolan elkartu –Desfilea 14:50ean hasi eskolatik abiatuta, denok Miel Otxinen atzetik kalejiran. –Beteluko plazan: HH-koek dantza bat eskainiko dute eta gainerakoek beste bat. –Amma Betelutik pasatzerakoan, talde bakoitzeko bi… Jarrai ezazu IHAUTERIAK irakurtzen
SANTA AGEDA ARRIBEN
Aurten Arriben ibili gara Aitor Irastortza eta Joana Ziganda bertsolariekin, koplak kantatuz eta makilak astinduz, udaberria esnatu nahian. Surtidorearen parean elkartu ginen guraso, haur, herritar eta irakasle mordoxka, trikitilariekin batera. “Adar-jolea” ere izan genuen: Uztegiko Mattin. Hasteko, Gaintzako Basajaunek (berak asmatuak omen dira kantatzen ditugun hirugarren koplak: “Hartza atera da lozorrotik…”)argitu zizkigun ohituraren nondik norakoak… Jarrai ezazu SANTA AGEDA ARRIBEN irakurtzen
IKAS KOMUNITATEKO OINARRIZKO PRINTZIPIOAK
Dakizuen bezala, gure eskolako sarreran ikas komunitateko batzordeen buzoiak jarriak ditugu, bertan gure ekarpenak eta hartutako erabakiak eskura daudelarik. Honez gain, mural bat egin dugu, bertan ARAXES IKAS KOMUNITATEA-ren izenpean, ikas komunitatearen bidez lantzen diren oinarrizko printzipioak argazki bidez ikus daitezkeelarik. Ezberdinatsunaren berdintasuna Elkartasuna Zentzuaren eraketa Dimentsio instrumentala Eraldaketa Adimen kulturala Berdintasunezko elkarrizketa Eskolara etortzen… Jarrai ezazu IKAS KOMUNITATEKO OINARRIZKO PRINTZIPIOAK irakurtzen
Santa Ageda 2019 Arriben
Kaixo familia: Aurten “Santa Ageda bezpera” Arriben ospatuko dugu, otsailaren 4an, astelehena eta eguraldi ona bada surtidorean elkartuko gara eta eguraldi txarra bada aldiz, plazan, arratsaldeko 16:30tan baserritar arroparekin, noski. ANIMATU ETA ETORRI!