Aurten ere urtero bezala, urrian aralarrera egiten dugun txangoaz gozatzeko aukera izan genuen. Eskola guztia elkartu eta Malloak-ek eskeintzen digun aukera paregabeaz gozatzeko aukera izan genuen. Eguraldia lagun, paisaia harrigarriez gozatu genuen eta bertako ibilbideetan murgildu ginen, naturak eskeintzen dizkigun aukerak baliatuz. Hurrengo urtekoa noiz iritsiko zain gara berriro ere!!!
Kategoria: General
“Zer nahi duzu, euskaraz trebatu ala trabatu?”
Aurten Araitz-Beteluko Kultur Astea eskolan hasi dugu. Azaroaren 30ean, “eskolako Euskara Egunean”, elkartu ginen “Zer nahi duzu, euskaraz trebatu ala trabatu” lelopean eta Leitzako Amaia Astibiak emandako azalpenen ondoren, hemen euskara “jatorrean” nola esaten den hau eta bestea aztertzen aritu ginen. Horretarako, eskolako irakasle batzuk eta LH6 eta DBH-ko ikasleez gain, Euskaraz Bizi taldeko ordezkariak… Jarrai ezazu “Zer nahi duzu, euskaraz trebatu ala trabatu?” irakurtzen
Euskararen eguna
Azaroak 30ean euskararen eguna ospatuko dugu Araxes eskolako komunitatean. Abenduak 3 jai eguna denez, ostiral honetara aurreratzea erabaki zen. Honela, euskararen inguruko ekintza desberdinak landuko dira bertan: Eskolan 11:00tan hitzaldia egongo da LH6 eta DBH-ko ikasleentzat, bertan gurasoek eta inguruko jendeak parte hartuko duelarik. 12:35tan Jaialdia izango da bideo gelan, DBH-koen aurkezpen batekin eta euskal… Jarrai ezazu Euskararen eguna irakurtzen
AZKEN EGUNEKO EKITALDIA
Aurtengo ikasturteari amaiera emateko egun berezi bat antolatu genuen. Lehenik, maila bakoitzak bere klasean merendola bat egin zuen eta patioaren ondoren karaoke bat egin genuen klase bakitzak aukeratutako kantuak abestuaz. Egun desberdin eta dibertigarria ikasturteari amaiera emateko. Hurrengo ikasturterarte denoi! Uda ona pasa!!
GORRITI GURE ESKOLAN
GORRITI , 4 mendeen eragina soinean daraman “artista” gurean Ekainaren lehenengo egunean, bisita aparta izan genuen eskolan. Bigarren mailako haurrek Juan Gorriti “artista” elkarrizketatu zuten liburutegian. Eskolara etortzen zen lehenengo aldia zela esan zigun. Ez genuen aspertzeko tarterik izan: galderak egin eta erantzun ahala marrazki bana egin zigun. Bere bizitzako kontu asko ikasi genuen… Jarrai ezazu GORRITI GURE ESKOLAN irakurtzen
Aste Santu bezperako eguna
Dakizuenez aurten ikasleen ametsak betetzeko lanetan hasiak gara. Eskaeretako bat, aste santu bezperako egunean jolasak izatearena zen eta amets hau aurrera eraman genuen pasa den martxoaren 28an. Egun politta izan zen! Adin guztietako haurrak talde ezberdinetan nahastu genituen eta gustora pasa zuten jolasean. Honako irudietan ikus dezakezue nolakoa izan zen eguna. Ikasleek errepikatu nahiko dutenaren… Jarrai ezazu Aste Santu bezperako eguna irakurtzen