Bizikidetza hobetzeko asmoz, DHko ikasleak gatazken trataerarako bitartekaritza formakuntza egin dute.
Kategoria: General
Pertsonak asmatzen 4. mailakoekin
Ingelesean, pertsonak deskribatzen ikasten ari gara. Binaka, pertsona desberdinak marraztu eta deskribatu dituzte. Lana amaitu ostean, denen aurrean aurkezpena egin dute.
Animaliak asmatzen 3. mailakoekin
Ingeleseko klasean, animalien atalak lantzen ari ditugu eta ikasleak animali desberdinak sortu eta deskribatu dituzte taldeka. Lana amaitu ostean, denen aurrean aurkezpena egin dute. Oso animali dibertigarriak asmatu dituzte!
Udazkeneko tailerrak
Ostiral arratsalde batean, basora joan ginen hostoak eta fruitu ezberdinak biltzera, horiekin tailer ezberdinak burutzeko asmoz. Egun horretan bildutakoarekin eta ekarritako beste material batzuk erabiliz, esperimentazio tailer bat burutu genuen. Primeran pasa genuen eta asko ikasi ere!!!