Bakoitzak baditugu gustuko ditugun, eroso eta zoriontsu sentitzen garen bazterren bat. Horretaz balaitu gara gure herriak ezagutu, munduan kokatu eta gutaz beste ikasleek zerbai berria ikasi dezaten. Esperientzia ederra jendaurreran gutaz zerbait kontatzea…
Kategoria: General
Halloween in Art
Aurten plastikan, Halloweeneko artelan desberdinak egin ditugu lehen hezkuntzako maila batzuetan.
4. mailakoen plubiometroa
4. mailako ikasleoi oraingoan plubiometroa eta haize-orratza egitea egokitu zaigu. Arratsalderako behar genuen materiala pilatu eta saio bakarrean denen artean egin genituen. Kanpora atera eta haize-orratza probatzeko aukera izan genuen. Plubiometroa leku apropos batean jarri dugu, jasotzen den ur guztia aurrerago ikusteko. Horretarako euriaren zain egon beharko gara!
Agata Deuna bezpera Gaintzan
Iaz, elur kontuak zirela eta, Gaintzara joaterik izan ez bagenuen ere, aurten aukera paregabea izan dugu bertan elkartu, etxez etxe kantari ibili eta atsaldeko ederra elkarrekin dastatu ahal izateko. Inguruko herri guztietatik hurbildu ginen bertara eta bagenituen txistulariak, trikitilariak, eskusoinujoleak eta panderojoleak ere, ibilbidea alaitzeaz gain, koplak eta bertsoak kantatzen lagundu zigutenak. Gaintzako pakea eta… Jarrai ezazu Agata Deuna bezpera Gaintzan irakurtzen
Senegalekin elkartasun ekintza
Ikasturte honetan proposaturiko elkartasun ekintza Senegal-era bideratua egin dugu. Gabonak inguruan egiten den jostailu trukaketaren ondoren soberan gelditu diren jostailuak bidaltzeaz gain, egutegi hau egin eta bidaltzea proposatu da. Hona hemen gure oparia!!
2015-16 ikasturteko DBHko egutegia
Gainean Klik egin hobeto ikusteko. DBHko ikasleak irailaren 15ean hasiko dira. ONGI PASA OPORRAK!!!