Kaixo berriro ere!

Kaixo familia, berriro ere bueltan gara blog-arekin. Arazo batzuk izan ditugu kudeaketan azken urtean, baina aurten berriro ere zuekin informazioa partekatzeko tresna gisa erabili nahi dugu. Pixkanaka moldatzen eta hobetzen saiatuko gara bai itxura eta bai eduki aldetik. Eskerrik asko guztioi eta barkatu eragozpenak!!

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Jolas kooperatiboak

Aste santutako oporrak baino lehen jolas kooperatiboak egin genituen eskolan. Eskolako haur guztiak taldetan desberdinetan banatu ginen eta gune desberdinetan joko bat egin genuen. Oso ongi pasa genuen, eta denbora luzez eskola eremuan elkarrekin ezin jolastu egon ondoren, berriro ere bueltatu ginen elkarrekin momentu polittak bizitzera.

Korrika 22

Hemen dituzue Korrikako argazkiak, ederki pasa genuen eta bi urte barru errepikatzekotan gara. Bitartean egunerokoan egin behar dugu Korrika euskararen alde, baina ez oinekin HITZEKIN baizik.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Futbolinak eskolan

Badira egunak eskolan bi futbolin ditugula. Famili baten ekarpenari esker gure patioan txoko berri bat daukagu eta bertan ikasleek asko gozatzen dute. Futbolina, rokodromoa… txoko polita geratu zaigu benetan.Hona hemen irudi batzuk…

Argitaratua
General gisa sailkatuta

IHAUTERIAK 2022

Pasa den otsailaren 25ean eskolako ihauteriak ospatu genituen. Emozioen superheroiak herriko kaleetan zehar ibili ziren; poza, beldurra, maitasuna, tristura eta lasaitasuna. Ingurutxoa eta karrika dantzak dantzatu genituen eta trikitilari eta txistularien musikaz kaleak alaitzen ibili ginen. Bukatzeko Miel Otxin erre genuen eta haren inguruan dantza aritu ginen. Egun polita pasa genuen…

Emakume zientzialarien nazioarteko eguna

 Bizikidetza Batzordeak proposatuta, otsailaren 11n  “Emakume zientzialarien eguna” ospatu genuen, denon artean osatutako erakusketa batekin borobilduz.. Emakume zientzialariak landu ditugu, taldeka,  bereziki bailarako eta hurbileko zientzialariak: Beteluko  Amagoia Telletxea eta Ainara Saralegi, Atalluko  Idoia Urdanpileta eta Leitzako  Naiara Perurena. LH1-LH2 taldeak, gure gelako haur baten ama zientzialaria dela ikusirik, eskolara etortzeko gonbidapena luzatzea erabaki zuen. … Jarrai ezazu Emakume zientzialarien nazioarteko eguna irakurtzen