Mendialdeko azoka

Igandea, maiatzak 9, mendialdeko azoka ospatuko da Arriben. Bailaran burutuko den ekimena eta igande goiza ongi pasatzeko aukera paregabea.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Irakasleen formakuntza

Irakasleok aurrera jarraitzen dugu gure formakuntzarekin. Tertulia dialogikoak, talde interaktiboak… guk ere baliabide hauek martxan ditugu, gure ezagutza aberastu eta eguneroko lanean ikasleengan islada izan dezan.

BARATZA MARTXAN DA

Aurtengo ikasturtean ere jarri dugu jadanik baratza martxan. DBH-ko ikasleak “ikastetxe sostengarria” arloan aritu dira dena presatzen, eta lan fin egin ondoren, LH eta HH-ko ikasleek prest daukate baratza nahi dituzten barazki eta landareak landatzeko. Txikienak hasi dira dagoeneko lanean, hona hemen irudi batzuk.

BIZIKIDETZA

Gure eskolan garrantzi handia ematen diogun elkarren arteko bizikidetzari. 2.hiruhilekoan eskola guztiko etapetan arlo hau bereziki landu dugu; marrazki eta liburuak sortuz, antzerkiak eginez, egoera desberdinen inguruan hausnartuz… Lan garrantzitsua eta interesgarria, egunerokoan gertatzen diren egoeren inguruan pentsatzeko balio izan diguna eta ziur etorkizunari begira lagungarri zaigula.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Backflip

Pasa den ostegunean Iruñara gerturatu ginen LH5 eta LH6ko ikasleak. Backflip izeneko jarduera batean parte hartu genuen, bertan, akrobaziez, saltoez, parkourraz, patineteez… gozatzeko aukera izan genuen. Oso ongi pasa genuen eta errepikatzeko gogoekin geratu ginen.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Musika aire librean

HH-ko ikasleak eguraldi ona aprobetxatuz musika saioaz patioan gozatzeko aprobetxatu dute. GUstora ibili dira jolasean, marraztuz… saio desberdin eta polita. Ziur eguraldi ona bueltatzean errepikatuko dutela.

Argitaratua
General gisa sailkatuta