URAREKIN EXPERIMENTUTAN

Ura gaia landu dugu 4.mailan, eta zer hobeki urarekin esperimentu batzuk egitea baino gaiari amaiera emateko! Primerako arratsaldea pasatu genuen….eta a ze nolako irakasleak bilakatu ziren egun batez 4. mailako gure ikasleak! Bada etorkizunik irakaskuntzan!

Argitaratua
LH 2 gisa sailkatuta

EGIPTOKO MAKETA

  Begira zer egiten dugun gelan, ez gara egun guztia liburu artean egoten. Egiptoko maketa egiten primeran pasatu dugu eta besteei azaltzen askoz hobeto, maisuak sentitu gara.

Argitaratua
LH 2 gisa sailkatuta

AMMA-ra BISITA

Gabonak iristean denok pozik jartzen gara;  oporrak, opariak, familia… Baina guztiek ez dute aukera berdina. Une txiki bateko poza eskaintzera joan ginen AMMA Betelura, eta guk ondo pasa genuen eta espero dugu beraiek ere horrela sentitzea.

Argitaratua
LH 2 gisa sailkatuta

LEKUNBERRIRA BISITA

Zeinen ongi pasa genuen goiza Lekunberrin. Beraien eskola ezagutu, frontoian denok elkarrekin jolastu, bertsoak entzun… Hain gertu bizi izanda ere ez ginen elkar ezagutzen eta orain lehen baino lagun gehiago ditugu.MILESKER LEKUNBERRIKO 2.ZIKLOKO IKASLE eta IRAKASLEEI!!    

Argitaratua
LH 2 gisa sailkatuta

“FOOD” EXPERIMENTUA

Kaixo! Ingeleseko saioak dibertigarriagoak egiteko asmoarekin, “FOOD” deritzon gaia lantzen ari garen talde ezberdinekin, esperimentu bat egitea pentsatu dugu. 6.mailako ikasleak, errezeta bat sortzeko behar dituzten jakiak kristalezko baso ezberdinetan jarri dituzte. Ondoren, 2.zikloko geletako ikasleei begiak itxi dizkiete, eta dastaketa prozesuari ekin diote. Ikasle gazteenek, dastatzen zuten jakia zein zen asmatu eta ingelesez esan… Jarrai ezazu “FOOD” EXPERIMENTUA irakurtzen

Argitaratua
LH 2,LH 3 gisa sailkatuta

IPARORRATZA EGIN DUGU!

Txanelako lan ederra aurkezten dizuegu. Ez gara hemendik aurrera itsaoan galduko…

Argitaratua
LH 2 gisa sailkatuta