PLASTIKA 5. MAILA

Kaixo! Hementxe gaituzue 5.mailako ikasleak plastikan egin berri dugun proiektuarekin. Kurtsoari hasera polit bat emateko, hemen ikus ditzakezuen trikuak egin ditugu plastilinaz eta oso ongi pasa dugu. Momentu honetan, ingeleseko lanak gordetzeko karpeta batzuk egiten ari gara eta hauek bukatu bezain pronto, hortxe zintzilikatuko ditugu zuek ikus ditzazuen.

Argitaratua
LH 3 gisa sailkatuta

ENGLISH WEEK

2013ko Maiatzean, 3.zikloko ikasleak Irunberrira joan ginen “English Week” deritzon programaz gozatzera. Oso ongi pasa genuen bertan eta ingelesa hitz egiteaz gain, Txantreako eskolakoekin bost eguneko bizikidetza izan genuen. Azken hau Beteluko ikasleentzat oso garrantzitsua deritzogu, betiko gelakideez gain, jende berriarekin esperientzia ezberdinak bizitzeko aukera paregabea delako haientzat.

Argitaratua
LH 3 gisa sailkatuta