LH5 eta LH6-ko ikasleek aukezpenak egin dizkiete lehen zikloko ikasleei ingelesez. LH5-ko ikasleek animalien inguruan egin dute aurkezpena eta LH6-ko ikasleek janari osasungarrien inguruan. Ikasle hauek beraien ingeleseko trebetasuna azaltzeko aukera izan dute,eta era berean, txikienek helduagoek egiten dituzten lanekin gozatzeko aukera izan dute, modu honetan adin ezberdinen arteko interakzioa indartuz.
Jostailuak eraikiz birziklatuz
Aurreko astean, birziklapenaren inguruko tailer bat izan genuen eskolan. Iruñeatik ikastaro bat ematera etorri zen gai honetan aditua den pertsona bat. Umeak, sortzen dugun zaborraren inguruan kontzientzia hartzeko balio izan zuen eta era berean, material hauek berrerabiliz sor daitezkeen jostailu edo jarduerak esperimentatzeko aukera izan zuten.
Frantsesa lantzen txikitatik
Dakizuen bezala, aurten eskolaz kanpoko jarduerak ditugu eskolan. Horietako batean frantsesa lantzen da eta kurtso haseratik dago martxan. Guraso baten laguntza ezinbestekoa dugu, berarekin hitz eginda, oso gustora dagoela esan digu eta bideo hauetan ikus daitekeen bezala umeak ere oso gustora daude eta frantsesaren inguruan egiten dituzten lanak ikus ditzakegu. Aipatu ere, lauhilabete honetan lh2-tik… Jarrai ezazu Frantsesa lantzen txikitatik irakurtzen
EITB ETA ZIENTZIA MUSEORA BISITA
Astelehenean Donostira joan ziren egun pasa LH5 eta LH6-ko ikasleak. Eitb-ko estudieoetara eta Eureka zientzia museora joateko probestu zuten txangoa. Telebistaren beste aldea nolakoa den ikusi ahal izan zuten, atrapame si puedes-en grabaketa ikusi, bagoaz eta 3zpa4-ko platoak ikusi… Bestalde zientziak ematen dizkigun aukerez gozatu ahal izan zuten Eureka zientzia museoan. Gustora ibili ziren!!!
JOLAS KOOPERATIBOAK
LH3-ko ikasleekin jolas kooperatiboak landu ditugu gaur eta banku suediarretan irizpide ezberdinen arabera antolatzeko esan zaie (adina, tamaina…). Oreka, bi hanketan ibili, lau hanketan ibili… landu dugu. Baita bankua ohatila bezala erabili eta kide ezberdinak bankuaren gainean eraman dituzte. Klase desberdina izan da eta oso ondo pasa dute!!
HAURRAK DITUEN BELDURREK NOLA LAGUNDU
Nerea Mendizabal-en bigarren hitzaldia izango dugu ostiral honetan. Dakizuenez, hitzaldi irekia da eta denak zaudete gonbidatuak. Animatu!!!