ATALLUKO JURDANEN

ATALLUKO JURDANera bisitan Ekainaren 18an, LH1 eta LH2 Atalluko Jurdaneko Maritxu bisitatzera joan ginen. Bertako negutegiak ikusi eta marrubiak dastatu ondoren, oinez itzuli ginen naturaz gozatuz. Primeran ibili ginen! Eskerrik asko Maritxu!

Argitaratua
LH 1 gisa sailkatuta

EZUSTEKO SARIA BI        “ARAXES-TARRENTZAT”

    Maiatzako azken larunbatean ospatu zen Nafarroako “Erdialde” euskarazko idazlan laburren 11. lehiaketaren sari banaketa. Bertan Araxes ikastetxeko DBHko Naroa Flores eta Chenoa Sotil sarituak izan ziren, beraien ipuin laburren harira. Nola bizi izan ote dute esperientzia?   DBH2-ko ikasleak, Betelu Telefono deia “Nik telefono deia jaso nuenean, txantxa bat zela pentsatu nuen” esan… Jarrai ezazu EZUSTEKO SARIA BI        “ARAXES-TARRENTZAT” irakurtzen

Argitaratua
DBH gisa sailkatuta

GORRITI GURE ESKOLAN

GORRITI , 4 mendeen eragina soinean daraman “artista” gurean   Ekainaren lehenengo egunean, bisita aparta izan genuen eskolan. Bigarren mailako haurrek Juan Gorriti “artista” elkarrizketatu zuten liburutegian. Eskolara etortzen zen lehenengo aldia zela esan zigun. Ez genuen aspertzeko tarterik izan: galderak egin eta erantzun ahala marrazki bana egin zigun. Bere bizitzako kontu asko ikasi genuen… Jarrai ezazu GORRITI GURE ESKOLAN irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta

LH2ko ikasleak, “Beteluko Urak” lantegian

Maiatzean, LH2ko ikasleak, “Beteluko Urak” lantegia bisitatu zuten.   Haurrak oso gustura ibiltzeaz gain, asko ikasi zuten. Bertako langileak, Marikarmen eta Edurnek, ongi etorria egin ondoren, ”Dama Iturri”ko iturburua ikusi eta informazioa jaso zuten, ”Iturri Santu”ko ura dastatu eta lantegia barrutik ikusi zuten. Bertan, botilak nola egiten dituzten, nola betetzen dituzten, paletetan garraiatzeko nola prestatzen… Jarrai ezazu LH2ko ikasleak, “Beteluko Urak” lantegian irakurtzen

Argitaratua
LH 1 gisa sailkatuta

IRAKURKETA HH-KO IKASLEEKIN

Bigarren hiruhilabetetik aurrera 5.eta 6.mailako ikasleek HHko ikasleei ipuinak kontatzen dizkiete astean behin. Ikasleek bikoteka daude elkartuta, 5 edo 6.mailako ikasle bat HHko ikasle batekin. Oso momentu polita izaten da. Ikasleek gogoz egoten dira eguna noiz iritsiko zain.

Beste ikasturtea bukatzen da!

Beste ikasturtea bukatzen da! 💛 Luzea izan da Beteluko Ikas Komunitateak egindako bidea. Oraingoz, hauxe izango da azken argitalpena. Uda iristear da eta berarekin txikienen oporrak… baina denbora ez denez gelditzen, iraila ere iritsiko da. Eta hortxe jarraituko dugu, Komunitate osoa lanean gure ametsak lortzeko. Ez da momentua ikasturtean zehar burututako ekintzak berriz azaltzeko, baina bai… Jarrai ezazu Beste ikasturtea bukatzen da! irakurtzen