Kaixo! Hementxe gaituzue 5.mailako ikasleak plastikan egin berri dugun proiektuarekin. Kurtsoari hasera polit bat emateko, hemen ikus ditzakezuen trikuak egin ditugu plastilinaz eta oso ongi pasa dugu. Momentu honetan, ingeleseko lanak gordetzeko karpeta batzuk egiten ari gara eta hauek bukatu bezain pronto, hortxe zintzilikatuko ditugu zuek ikus ditzazuen.
PLASTIKA DBH2
Kurtso hasteko ikus-komunikazioa landu genuen, horretarako bakoitzak kartel bat egin zuen. Ona hemen gure artisten obrak.
HAPPY HALLOWEEN
Dakizuen bezala, Urriak 31 Halloween festa ospatzen da herrialde anglosajoietan. 4.mailako ikasle batek, kalabaza pare bat ekarri zizkigun eta egun honetan hain ezagunak diren Jack O´lanterns delakoak sortu genituen.
ARALARREKO TXANGOA
Urriaren 18an, ikastetxe osoa Aralarren egon ginen. Hiru taldetan banatu ginen eta ibilbide desberdinak egin genituen. Bazkalostean, denok elkarrekin egon ginen, paraje eta eguraldi ederraz gozatuz. Hemen dago eguneko argazki sorta.
IZARREI BEGIRA
Naturreko lehenengo gaian UNIBERTSOAREN nondik norakoen inguruan ibili gara, gaiarekin bukatzeko, gaueko izarrekin disfrutatzeko planisferio bat eraiki genuen.
TAILERRAK
Ostiral arratsaldero 3, 4 eta 5 urteetako gelak elkartu eta tailerrak egiten ditugu. Hauen helburua, adin desberdinetako umeak elkarrei laguntzea eta esperimentuen mundu berri eta ikusgarriari hasera ematea da. Horretarako, daztamenarekin, eskulanekin, proportzioekin, imanekin eta abarreko gaien inguruko tailerrak diseinatu egin ditugu. Bai gu eta bai haiek ederki pasatzen dugu eta horren islada argazki hauek… Jarrai ezazu TAILERRAK irakurtzen