“Zer nahi duzu, euskaraz trebatu ala trabatu?”

Aurten Araitz-Beteluko Kultur Astea eskolan hasi dugu. Azaroaren 30ean, “eskolako Euskara Egunean”, elkartu ginen “Zer nahi duzu, euskaraz trebatu ala trabatu” lelopean eta Leitzako Amaia Astibiak emandako azalpenen ondoren, hemen euskara “jatorrean” nola esaten den hau eta bestea aztertzen aritu ginen.

Horretarako, eskolako irakasle batzuk eta LH6 eta DBH-ko ikasleez gain, Euskaraz Bizi taldeko ordezkariak eta inguruko euskaldun zaharrak elkartu ginen (Atallutik, Arribetik, Intzatik, Betelutik, Errazkindik eta Lezaetatik). Tarte ederra pasa genuen eta haurren artean euskararen erabilera bermatuta dagoela ikusteaz gain, bertako “gure altxorra” (bertako euskara jatorra) ikasleak kutsatzeko dugun erronka itzela  (beharra eta aukera paregabea) argi eta garbi ikusi genuen. Ea ba ekiten diogun!

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.