Ez dut zigortu nahi!

Nerea Mendizabal adituaren lehen hitzaldiaz gozatzeko aukera izan genuen urtarrilaren 18an. Guraso eta iraskasleek bere ekarpenen inguruan hitzegiteko eta ikasteko aukera izan genuen. Oso interesgarria izan zen eta aurrerago beste hiru hitzaldiz gozatzeko aukera izango da. Animatu!!

Argitaratua
General gisa sailkatuta

HAMAIKETAKO GARBIA

Hamaiketako garbia” kanpainaren lehen emaitzak. Bokateroak erabiltzen hasi ondoren hamaiketakoen hondakinak asko murriztu dira.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

GABONAK ARAXES ESKOLAN

Aurten ere gabonetako festa ospatu genuen. Ikasleek  prestatutako emanaldiekin alaitu ziguten goiza, Olentzeroren bisita ere izan genuen eta gabonetako abestiak ere abestu genituen. Urtero bezala goiz ona pasa genuen eta guraso, ikasle ohiak eta jende gehiago ere bildu zen festara. Egun polita atera zen eta momentu ederrak bizi izan genituen. Horietako batzuk argazkietan ikusteko aukera… Jarrai ezazu GABONAK ARAXES ESKOLAN irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta

AMMA BETELU

Aurten ere araxes eskolako haurrek bisita egin dute Amma Betelura belaunaldien arteko harremanak sustatu eta indartzeko asmoz.  Eguna alaitzeko intentzioarekin egindako bisitan abestiak abestu eta opariak eman zitzaizkien. Lortu izana espero dugu, gu oso gustora geratu ginen bertan bizitako esperientziarekin. Eskerrak eman AMMA BETELU-ko langileei bisita egiteko azalduriko jarreragatik.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

ARALARKO TXANGOA

Aurten ere urtero bezala, urrian aralarrera egiten dugun txangoaz gozatzeko aukera izan genuen. Eskola guztia elkartu eta Malloak-ek eskeintzen digun aukera paregabeaz gozatzeko aukera izan genuen. Eguraldia lagun, paisaia harrigarriez gozatu genuen eta bertako ibilbideetan murgildu ginen, naturak eskeintzen dizkigun aukerak baliatuz. Hurrengo urtekoa noiz iritsiko zain gara berriro ere!!!    

Argitaratua
General gisa sailkatuta