4. mailakoen plubiometroa

4. mailako ikasleoi oraingoan plubiometroa eta haize-orratza egitea egokitu zaigu. Arratsalderako behar genuen materiala pilatu eta saio bakarrean denen artean  egin genituen. Kanpora atera eta haize-orratza probatzeko aukera izan genuen. Plubiometroa leku apropos batean jarri dugu, jasotzen den ur guztia aurrerago ikusteko. Horretarako euriaren zain egon beharko gara!    

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Agata Deuna bezpera Gaintzan

Iaz, elur kontuak zirela eta, Gaintzara joaterik izan ez bagenuen ere, aurten aukera paregabea izan dugu bertan elkartu, etxez etxe kantari ibili eta atsaldeko ederra elkarrekin dastatu ahal izateko. Inguruko herri guztietatik hurbildu ginen bertara eta bagenituen txistulariak, trikitilariak, eskusoinujoleak eta panderojoleak  ere, ibilbidea alaitzeaz gain, koplak eta bertsoak kantatzen lagundu zigutenak. Gaintzako pakea eta… Jarrai ezazu Agata Deuna bezpera Gaintzan irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Senegalekin elkartasun ekintza

Ikasturte honetan proposaturiko elkartasun ekintza Senegal-era bideratua egin dugu. Gabonak inguruan egiten den jostailu trukaketaren ondoren soberan gelditu diren jostailuak bidaltzeaz gain, egutegi hau egin eta bidaltzea proposatu da. Hona hemen gure oparia!!

Argitaratua
General gisa sailkatuta

LH 2, 3 eta 4 ZARAUTZen

Maiatzaren 25, 26 eta 27an, 2.maila, 3.maila eta 4.mailako ikasle eta tutoreek, kostalden igaro genituen eta zeinen ongi pasa genuen; arrantzako tresnak egin, Urola ibaian arrantzatu eta turistek bezala itsasontzian paseo bat eman. Aterpetxeko instalakuntzak ere ezin hobeak, denetik zegoen, gimnasioa, gela anitza, parkea gertu. Eta janaria ere oso goxoa. Primeran pasa genuen!!!

Argitaratua
General gisa sailkatuta