Marta Beorlegiren bisita

Aurreko asteartean, otsailak 24, Marta Beorlegiren bisita izan genuen eskolan. Emakumeek kirolean duten presentzia indartzen duen programa bat proposatzen du nafar gobernuak eta eskolak bertan izena eman zuen eta ondorioz Martaren bisita izan genuen. Nazioarteko kirolariak bere esperientziak eta gaitasunak gurekin partekatu zituen… Oso gustora egon ziren umeak!!!

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Santa Ageda 2026

Asteazken goizean zahar etxera joan ginen bertako egoiliarrei Santa Ageda bezperako abestiak kantatzera eta momentu polit bat beraiekin bizitzera. Arratsaldean Santa Ageda bezpera ospatu zen Azkaraten. Gerturatu zirenak gustora ibili ziren eta eguraldia lagun izanez arren, abesteako grina azaldu zuten. Hona hemen argazki batzuk…

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Bertso saioa

Julio Sotok eta Saats Karasatorrek bertso saioa egin dute eskolan LH5ko ikasleen laguntzaz. Urtero bezala, urritik hona, LH5ko ikasleek bertsolaritza landu dute eta amaiera emateko bertso saioa prestatu dute. Ederki pasa dugu eta bertso ederrak entzun ahal izan ditugu. Eskerrik asko denei!

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Santa Ageda entsegua

Pasa den ostegunean, Santa Agedako entsegua egin genuen eskolan. Aitziber etorri zen musika eskolatik entsegua gidatzera eta ikasleek makilak astindu zituzten Otsailak 4ari begira. Hemen argazki batzuk…

Argitaratua
General gisa sailkatuta

ASTE ZURIA 2026

Urtarrilak 26tik 30era Isaban izan ziren DBHko gure ikasleak. Ederki pasa zuten. Hemen dituzue argazki batzuk…

Argitaratua
General gisa sailkatuta

AZKEN AFARIA

Leonardo Da VInciren azken afariaren inguruko tertulia artistikoa egin dugu lehen hiruhilekoan. Lehenengo gelan landu dugu eta ondoren DBHko ikasleek aurkezpenak eta jolasak prestatu dizkigute. Ederki pasa dugu eta historiaren zati bat ezagutzeko balio izan digu…