Hemen dituzue Korrikako argazkiak, ederki pasa genuen eta bi urte barru errepikatzekotan gara. Bitartean egunerokoan egin behar dugu Korrika euskararen alde, baina ez oinekin HITZEKIN baizik.
KORRIKA 2022
Kaixo familia: Korrika 22. ekitaldia martxan da. Euskararen festarekin bat eginez, Araxes Ikas komunitateak (Guraso Elkartea eta Eskola) Kilometro bat erosi du, 1247.a hain zuzen ere, Aldatz eta Arruitzen artean. Datorren asteartean, apirilak 5, eguerdiko 12:55etan hartuko dugu lekukoa. Bertara,
Futbolinak eskolan
Badira egunak eskolan bi futbolin ditugula. Famili baten ekarpenari esker gure patioan txoko berri bat daukagu eta bertan ikasleek asko gozatzen dute. Futbolina, rokodromoa… txoko polita geratu zaigu benetan.Hona hemen irudi batzuk…
IHAUTERIAK 2022
Pasa den otsailaren 25ean eskolako ihauteriak ospatu genituen. Emozioen superheroiak herriko kaleetan zehar ibili ziren; poza, beldurra, maitasuna, tristura eta lasaitasuna. Ingurutxoa eta karrika dantzak dantzatu genituen eta trikitilari eta txistularien musikaz kaleak alaitzen ibili ginen. Bukatzeko Miel Otxin erre
Gorputza ezagutuz
LH6-ko ikasleak gure gorputzeko sistema eta aparatu desberdinak ari dira ikasten. Horretarako, talde lana eginez aurkezpen batzuk prestatu dituzte eta gelakideen aurrean azaldu dituzte. Gure gorputza ezagutzen joateko modu interesgarria.
Emakume zientzialarien nazioarteko eguna
Bizikidetza Batzordeak proposatuta, otsailaren 11n “Emakume zientzialarien eguna” ospatu genuen, denon artean osatutako erakusketa batekin borobilduz.. Emakume zientzialariak landu ditugu, taldeka, bereziki bailarako eta hurbileko zientzialariak: Beteluko Amagoia Telletxea eta Ainara Saralegi, Atalluko Idoia Urdanpileta eta Leitzako Naiara Perurena. LH1-LH2