Bizikidetza Batzordeak proposatuta, otsailaren 11n “Emakume zientzialarien eguna” ospatu genuen, denon artean osatutako erakusketa batekin borobilduz..
Emakume zientzialariak landu ditugu, taldeka, bereziki bailarako eta hurbileko zientzialariak: Beteluko Amagoia Telletxea eta Ainara Saralegi, Atalluko Idoia Urdanpileta eta Leitzako Naiara Perurena.
LH1-LH2 taldeak, gure gelako haur baten ama zientzialaria dela ikusirik, eskolara etortzeko gonbidapena luzatzea erabaki zuen. Baita etorri ere, zintzo asko!
Guregana AINARA ESTANGA (Intza/Betelu) neuropsikologoa, neurozientzietan doktorea, hurbildu zen eta elkarrizketa egin genion.
Oso tarte goxoa bizi genuen.
Gora emakumeak eta gora emakume zientzialariak!