TEKNOLOGIAKO TAILERRAK

Ostegun arratsaldeetan Tailerreko lanak egiten ditugu teknologiako gelan, ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko. Esan beharra dago ikasleak fin ibili direla eta horren islada egindako eraikuntzak dira.

1. DBH.ko proiektuak:

1. ebaluaketan ESTRUKTUREN GAIA lantzeko, papera soilik erabiliz, 3 Kilotako pisuari eutsi egingo zion zubi altsagarri bat eraikitzeko eskatu zitzaien ikasleei. Emaitza hauxe izan zen:

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Esan beharra dago, zubiak Markelen pisuari eutsi egin ziola, beraz, ezin hobeto burutu zuten proiektua ikasleek.

ZORIONAK!!!!!

2. Ebaluaketan, ELEKTRIZITATEAN ikasitako kontzeptuak finkatzeko joku elektriko bat egin zute; hona hemen emaitzak:

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

2. Dbh-ko proiektuak:

1. ebaluaketan MEKANISMOEN GAIA lantzeko mekanismodun gailu bat eraikitzeko eta 2. ebaluaketan, ELEKTRIZITATEKO GAIA lantzeko, mandodun kotxe elektriko bat diseinatu eta eraikitzeko, eskatu zitzaien.

Bi proiektuekin lortutako emaitzak bikainak izan dira, ikusi argazki eta bideoak.

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.