Joan den martxoaren 22-an, udaberriariaren haserarekin batera, Araxes Eskolako neska mutilek korrika egiteko zapatilak jantzi, mila koloreetako dorsala elastikoak bularretan itsatsi eta ezpainetan euskararekiko eta Euskal Herriarekiko irribarre bat margoturik, ttipi-ttapa, Atalluko azken puntatik eskolaraino, korrika eta kantuka abiatu ziren.
DBH-ko ikasleek Korrika txikiari Atallun hasera eman zioten arratsaldeko 3 t’erdietan eta apurka apurta beste mailakoak biltzen joan ziren, 3 urtekoek amaiera eman ziotelarik.
Ondoren, eskolako frontoian merienda goxoa daztatu ahal izan zuten ikasle, irakasle eta gurasoek, euskararen egun handia ospatzeko.
Eskerrikasko eta 2015 urterarte KORRIKA!!
Zeinen egun ederra igaro genuen euskaren alde! Gora Araitz eta gora euskara!