Azaroaren 14-an Atalluko Jurdan baserriko negutegia ezagutzera joan ginen. Aristi eta Soroak eskolan hartu eta hara eraman gintuzten, han zegoen Maritxu gure esperoan. Berak, bere negutegietara eraman gintuen eta azalpenak egin ondoren, bertan ekoiztutako barazkiak ezagutu, ikutu eta daztatzeko aukera eman zigun.
Eskolako buelta Jurdango borda, Iturgaitztik eta estradatik barrena egin genuen.
Gustora ibili ginen eguraldi zoragarriaz gozatuz.