Gabonak iristean denok pozik jartzen gara; oporrak, opariak, familia… Baina guztiek ez dute aukera berdina. Une txiki bateko poza eskaintzera joan ginen AMMA Betelura, eta guk ondo pasa genuen eta espero dugu beraiek ere horrela sentitzea.
Hilabetea: abendua 2013
LEKUNBERRIRA BISITA
Zeinen ongi pasa genuen goiza Lekunberrin. Beraien eskola ezagutu, frontoian denok elkarrekin jolastu, bertsoak entzun… Hain gertu bizi izanda ere ez ginen elkar ezagutzen eta orain lehen baino lagun gehiago ditugu.MILESKER LEKUNBERRIKO 2.ZIKLOKO IKASLE eta IRAKASLEEI!!
URKO ARISTI ESKOLAN
Abenduaren 4ean URKO ARISTI ikastetxean izateko aukera izan genuen. Eguraldiaren nondik-norakoak azaldu zizkigun, baita beste hainbat kuriositate eta istorio ere. Antizikloiak, depresioak, hodeiak… gora eta behera. Gure hizkuntza aberatsa da oso eguraldiari buruzko hiztegian. Eta… Ba al zenekiten eguraldiaren iragarpena egiteko garrantzi gehien duena Haizea dela? Oso gustora egon ginen. MILA MILA ESKER URKO. … Jarrai ezazu URKO ARISTI ESKOLAN irakurtzen