BERTIZ 2014-DBH

DBHkoak Bertizen hiru egun eder pasa genituen. Bertan rafting egin genuen Errobi ibaian, zuhaitzetatik zintzilik egon ginen, Bidasoan ere binakako piraguatan ibili ginen, Bertizeko lorategi botanikoa ezagutu genuen… Eguraldia ere lagun izan genuen. Hemen dauzkazue argazki batzuk, pena ibaian ateratzeko aukera ez izatea. Rafting Errekan zehar

Argitaratua
DBH gisa sailkatuta

Haur Hezkuntza eta buruhandiak.

Ederki pasa genuen Iruñeako txangoan, Haur Hezkuntzako ikasleok. Lehendabizi erraldoi, kiliki eta buruhandiekin eta ondoren super parkean eta Zitadelan (Ciudadela) jolastuz. Primerako tx Bideoa HH

5 eta 6.mailakoak eskiatzen

Aurtengo “Eski kanpaina” dela eta, zorionek, 5. eta 6. mailako ikasle guzti-guztiak animatu ziren eta egun ahaztezinak pasa genituen Izaban, Erronkarin eta Garden. Denetatik egin genuen: etxetik kanpo jan eta lo, parkean eta frontoian jolastu, eskiatu, filma ikusi, herri kirolak, interpretazio zentroa bisitatu, ginkana, e.a. Otorduak Gardeko “Urrutea” kanpinean egin genituen eta loa berriz, bertako… Jarrai ezazu 5 eta 6.mailakoak eskiatzen irakurtzen