Iraileko egun eguzkitsua eta zer egokiagoa ostiral arratseko tailerrean, uraren festa egitea baino!! Oso ongi pasatu genuen eta pila bat disfrutatu gainera!
Eguna: 2014-10-28
GURE TXOKO KUTTUNA!
Aurtengo gure lehen lan mardula egin dugu! Guztiok dugu tokiren bat kuttun-kuttuna. Horretara goaz gure momentutxoak bizitzera… Lh 3-ko ikasleek txoko kuttun hori zein den adierazteko lan idatzi bat egin dugu, argazki/marrazki eta guzti eta gelaz-gela ibili gara erakusten. Ea hurrengo abentura zein den
MAITE DITUT MAITE GURE BAZTERRAK…!
Irakasle berriak ditugu eskolan! 4. mailako ikasleek eskualdekari buruzko gaia landu ondoren 3.mailakoei egindako lana erakutsi diete. Ikasle izatetik irakasle izatera igaro dira oraingo honetan. Animo! Eta jarraitu bizkor!
EGUZKI SISTEMAREN MAKETA
DBH 1. Mailan, Natur Zientzia, irakasgaian, Unibertsoa lantzen hasi gara kurtso berria. Unibertsoaren jatorria, astroak eta batez ere Eguzki Sistema. Gaiarekin batera eguzki sistemaren maketa bat egin dugu bikoteka material ezberdinak erabiliz. Hau da ateratako emaitza: