ZELULA

2. DBH-n Natur Zientzietan, zelula ikasten egon gara. Zelularen maketa egin ondoren, 1.DBHn eta 5.mailan egon gara egindako zelulak aukezten eta bere egiturak azaltzen. Espero dezagun zerbait ikasi izana eta etorkizun batean zelula lantzen dutenean guk azaldutakoa baliagarria izatea!

Argitaratua
General gisa sailkatuta

ZELANDA BERRITIK – BETELURA

Asteazkena urriak 1ean, Zelanda Berrian ezaguna den John Horner artista eta bere emaztea etorri ziren eskolara bixitan. Biak irakasleak izanak dira eta primeran aritu ziren LHko azken zikloetako ikasleei erretratoak nola egin irakasten. Ingelesa era dibertigarri batean praktikatzeko eta entzuteko aukera izan zuten gure ikasleek eta nork daki Antipodetara joateko gogoa piztu ez ote zitzaien?

Argitaratua
General gisa sailkatuta

5. maila (ENGLISH)

Kaixo berriz ere! Ikasturteari hasiera emateko, hementxe ditugu 5.mailako ikasleak jada jo eta su lanean. Argazkietan ikus dezakezuen bezala, trikuak egin ditugu plastika saioan.

Argitaratua
General gisa sailkatuta