Kaixo! Aurten ere barazkiaren gorapenaren eguna ospatu dugu eskolan eta zerbait ezberdina egiteko asmotan, fruituez eta txokolateaz baliatu ginen, postre goxo bat prestatzeko. Ikasleak lepo gozatu zutela ikusirik, berriz errepikatu beharreko ekintza dgu hau!
Hilabetea: maiatza 2015
Lehen hezkuntzako 1go zikloko ikasleak Jurdan-go negutegian
Maiatzaren 11n, goiz partean eta sekulako eguraldiaz, Jurdango negutegia ikustera joan ginen, negutegia ikusi eta gero gosaldu eta estratatik egin genuen bueltarako bidea. Bidean, izaki bizidun eta bizigabeak behatzen eta aztertzen aritu ginen, gero gelan egin beharreko lanetarako laginak bilduz. Eta ezin utzi aipatu gabe Mariatxoren harrera eta eskuzabaltasuna. BEAJOINDAZULA ! ESKERRIK ASKO ETA SEGI… Jarrai ezazu Lehen hezkuntzako 1go zikloko ikasleak Jurdan-go negutegian irakurtzen