Talde Interaktiboak

Kaixooooo komunitatea!

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik. Talde interaktiboetan bolondres aritzeko jende asko apuntatu da, beraz, oso pozik gaude.

Iadanik hasi dira gela batzuetan talde interaktiboak egiten. Ziurrenik oraindik batzuk beldur puntua izango duzue ez dakizuelako zer egin behar den talde horietan. Ba oso erreza da. Hona hemen bolondresen funtzioak:

💠Bolondresek eskolara joateko eta gelako irakasleek erabakitako ekintzetan parte hartzeko eta laguntzeko aukera izango dute.
Ikasleekin egingo diren ekintza guztien erantzukizuna irakasleena soilik izango da.

💠Bolondresa eskolara eta dagokion gelara puntualtasunez iritsiko da jardueraren garapena ez oztopatzeko.

💠Bolondresa ezin bada adostutako saiora joan jardueraren arduradunei aldez aurretik denbora nahikoarekin jakinaraziko die.

💠Ezinbestekoa da errespetuzko jokabide egokia izatea uneoro, bai ikasle, irakasle zein beste edozein bolondresekin (baldin badago).

💠Bolondresen eskuhartzea ikasleek egin beharreko jardueretan hauen konpetentzia pertsonal eta sozialen garapena lortzera bideratuko da.

💠Funtsezkoa da bolondresek zuhurtasun osoz jokatzea ikasleekin konpartitzen duten denboran. Ikasleek batzuetan jatorri pertsonal edo familiarra duten aipamenak egiten dituzte, eta oso garrantzitsua da gelan gertatutakoa gelatik ez ateratzea, denon intimitatea babesteko.

💠Bolondresen lanak errespetu osoa merezi du. Beraz, ez da onartuko bolondresen partehartze mota edo maiztasunaren inguruko kritika edo gaitzespenik.

💠Iraskasleak direnez jardueren azken erantzuleak, bolondresak gonbidatu ahalko dituzte suertatzen den edozein arazoren aurrean hausnarketa egiteko, beharrezkoa denean.

Orain izena eman ez duzuenok, lasai, hurrengo ikasturte osoan zehar talde interaktiboekin jarraituko dugu eta parte hartzeko aukera izango duzue.

Eskerrik asko!

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.