Azaroak 30ean euskararen eguna ospatuko dugu Araxes eskolako komunitatean. Abenduak 3 jai eguna denez, ostiral honetara aurreratzea erabaki zen. Honela, euskararen inguruko ekintza desberdinak landuko dira bertan:
- Eskolan
- 11:00tan hitzaldia egongo da LH6 eta DBH-ko ikasleentzat, bertan gurasoek eta inguruko jendeak parte hartuko duelarik.
- 12:35tan Jaialdia izango da bideo gelan, DBH-koen aurkezpen batekin eta euskal kantez osaturiko karaokearekin.
- Eskolaz kanpo
- 19:00tan Kultur astearen egitarauaren barnean “ikas komunitatea”-ren azalpena egingo da Indianoetxean(Betelun), Irakasle eta ikasleen parte hartzearekin.