Kaixo denoi:
Datorren ostiral arratsaldean, otsailak 8, ihoteriak ospatuko ditugu eskolan.
Hauxe da egin dugun plana, eguraldiaren arabera:
Ateri baldin badago:
-Bazal ondoren, 14:40ean ikasle guztiak eskolan elkartu
–Desfilea 14:50ean hasi eskolatik abiatuta, denok Miel Otxinen atzetik kalejiran.
–Beteluko plazan: HH-koek dantza bat eskainiko dute eta gainerakoek beste bat.
–Amma Betelutik pasatzerakoan, talde bakoitzeko bi ordezkari sartuko dira.
–Eskolako patioan:
-Plazako dantza bera
-Beteluko ingurutxoa
-Ogitartekoak dastatu bitartean Miel Otxin erre.
Euria ari badu:
-Bazkal ondoren, 15:05ean ikasle guztiak eskolan elkartu
-Jaialdia frontoian 15:15ean hasiko da.
–Amma Betelura aurretik joango dira
-Prestatutako dantzak eskainiko dira.
–Ogitartekoak dastatuko dira.
Entsegu egunak:
Otsailaren 6an eta 7an, 12:35ean
Nahi duzuen guztiak gonbidatuta zaudete gurekin entsaiatu eta egunean parte hartzera!